Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • ASAP
  • Garaje eta lokalak
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Erosketa edo Alokairua

Eman beharreko lehenengo pausoa etxebizitza erosteko edo alokatzeko erabakia hartzea da, eta segur aski, hori izango da pausorik garrantzitsuena, etorkizunera begira horrek izango dituen ondorioak ikusita.

¿Erosteko edo alokatzeko erabakia hartu?

Ez da erabaki erraza. Bi aukerek abantaila eta eragozpenak dauzkate eta, pertsona bakoitzaren egoera ekonomiko eta partikularrak kontutan izanik bat ala bestea izan daiteke gomendagarriagoa.

Egia da azken urte hauetan interes tasek izan duten beherapenarekin eta hipoteka maileguen kuoten merketzearekin alokairua baina erosketa bultzatu dela gehiago.

Aitzitik, garai batetik hona, errealitate hau aldatzen ari da, interes tasen igoera garrantzitsu baten ondorioz eta pertsona askorentzat jadanik eskuragarria ez den etxebizitzen prezio maila bat dela eta.

Horrek alokairuaren aukera erabat ez baztertzea aholkatzen du zeinak bere eragozpen eta mugaketak dauzka, baina baita kontuan eduki behar diren zenbait abantaila ere:

  • Hartutako konpromiso ekonomikoa askoz baxuagoa da eta epe motz batetara
  • Ez du haserako diru gastua indartsu eskatzen.
  • Izapideak oso azkarrak eta biziak dira

Beraz, batzutan gazteak beraien gurasoetatik independizatzeko edo bizikidetza unitateak etxebizitza duin batean bizitzeko bide bakarra izan daiteke. Gainera, alokairuko aukerak ez dauka behin betikoa izan behar, aldi igarokor bat izan daiteke, etorkizunean erosketa aukera batetara jo daitekeelarik.

Azken aldaketako data:  2013/09/30
Euskadi, auzolana