Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskal Etxebizitzako Behatokia
  4.  
  5. Etxebizitza sektorea
  6.  
  7. Sektorearen egoera

Pandemiak Euskadiko etxebizitzaren sektorean izan duen inpaktu soziala: bi urteko krisialdiaren lehenbiziko balantzea

Xehetasunak

EAEko gizarte-laguntza eta -prestazioen sistemari esker, urtean 60.000 pertsona eta etxeri eman zaie alokairua ordaintzeko estaldura, pandemia hasi zenetik

 

EAEko gizarte-prestazioen sistema zabala euste-horma bat izan da, Euskadin alokairuan bizi diren etxeetan pandemiaren eragina arintzea ahalbidetu duena. 

Zifrak oso adierazgarriak dira: sistemak alokairuan bizi diren 60.000 etxe eta pertsonei ematen die estaldura, alokairuko etxebizitzen parkearen erdia baino gehiago, urteko 100 milioi euro inguruko aurrekontuaren bidez. 

Horrela, alokairu-erregimeneko 15.000 etxe baino gehiago, alokairurako prestazioen eta laguntzen sistemaren onuradun izan ohi zirenez gain, pandemiaren aurretik zeuden laguntzen multzoak eta pandemiaren ondorio sozialen aurka borrokatzeko ad hoc sortutakoek artatu ahal izan dituzte.

Krisiaren eragina dela eta, lehendik zeuden prestazioei esker, hala nola Etxebizitzaren Prestazio Osagarria edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, bai eta Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoa eta Gaztelagun ere, pandemiaren inpaktuak ekarri zituen gizarte-premia berriei erantzun ahal izan zaie, eta, aldi berean, Eusko Jaurlaritzak premiaz bultzatu zuen etxebizitzaren arloko Covid laguntza berri bat, azken bi urteetan 7.000 etxe eta familia baino gehiagori mesede egin diena. 

Politika publikoen erantzun horren ondorioz, alokairu-kontratuei lotutako kaleratzeak murriztu egin dira 2020an eta 2021ean, pandemiaren aurreko erregistroen azpitik geratuz.

Txostena (PDF, 424 KB) (leiho berri batean irekitzen da)   2022/05/06

Infografia (PDF, 80 KB) (leiho berri batean irekitzen da)    2022/05/06

  • logo
Rss bidezko harpidetza: 
Euskadi, auzolana