2018-2020 Etxebizitza Plan Zuzentzailea. Azken ebaluazioa
2018-2020 Etxebizitza Plan Zuzentzailea gauzatzeko azken ekitaldian Covid-19ren pandemia eta haren ondorio sanitario, ekonomiko eta sozialek erabakigarriak izan dira. Administrazio publikoek egoera zailean dagoen eta berehalako erantzunak eskatzen dituen biztanleria artatu behar izan dute. Testuinguru horretan, Etxebizitza Sailburuordetzak salbuespenezko neurriak hartu ditu egoera ekonomiko ahulean dauden pertsonei ondorio horiek arintzeko, hala nola babestutako alokairu publikoen ordainketatik salbuestea edo etxebizitza libreen alokairua ordaintzeko laguntzak.
2018-2020ko adierazleak (PDF, 348 KB)