Erosketa araubideko babes ofizialeko etxebizitza berrien esleipenari buruzko informazioa
Erosketa araubideko babes ofizialeko etxebizitza berrien esleipenari buruzko informazioa
Eusko Jaurlaritzak zozkatutako etxebizitza berrien esleipenean parte hartu ahal izango dute, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emanda, esleipen-prozesu bakoitzean zehaztu diren betekizunak betetzen dituztenak, beti ere sustapen horretan parte hartzeko eskatuz gero.
Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatzeko eskaeran adierazitako udalerrietan zein horien eremu funtzionaletan egindako esleitze-prozeduretan parte hartu ahal izango da.
Erosketako babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) esleipen prozedurak
Erosketako BOEn esleipen prozeduretan parte hartzeko gutxienez urtebetez Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon beharko da.
- Prozeduran sartutako eskatzaile kopurua sustapeneko etxebizitza kopurua baino handiagoa bada, esleipena notarioaren aurreko zozketa publiko bidez egingo da.
Zozketa egindakoan, etxebizitzarik eskuratu ez dutenek osatutako itxaronzerrenda egingo da. - Etxebizitzen kopurua eskatzaileena baino handiagoa denean, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak, notarioaren aurrean, bizikidetza-unitateko kide kopuruaren arabera ordenatuko ditu etxebizitza-eskaerak, eta, kide kopuru bera dutenean, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko erosketa-araubideko inskripzioaren antzinatasunaren arabera. Etxebizitzak goiko solairuetakoetatik hasita esleituko dira.
Ez da sustapenaren itxaron zerrendarik egingo, eta etxebizitzak hutsik geratuko balira, indarreko araudiak xedatutako baldintzak betetzen dituztenei esleitu ahal izango zaizkie.
Hau da Etxebizitza Sailburuordetzak Euskal Autonomia Erkidegoan aurki egingo diren zozketen iragarpena.
Udalerria | Etxebizitzak | Erregimena | Data |
---|---|---|---|
Bilbao (Zorrozaurre) | 120 | BOE | 2023 |
Bilbao (Zorrozaurre) | 117 | VPT | 2023 |
Zozketa egiten den egunean bertan, erabilgarri izango duzu esleipendunen behin-behineko zerrenda.
Zure eskaera onartuta bazegoen eta esleipendunen artean ez badago, gogoratu "Kontsultatu zure Etxebizitza eskaera" sekzioaren bitartez, itxaron zerrenda ikusi ahal izango duzula.
Azken aldaketako data: