Alokairuko babes ofizialeko etxebizitza berrien esleipenari buruzko informazioa
Alokairuko BOE berriak esleitzeko prozedurak.
Barematzeko irizpideen
Etxebizitzak lortutako puntuazio-ordenaren arabera esleituko dira; betiere honako barematzeko irizpideen arabera, eta honako lehentasun-ordenaren arabera:
a) Diru-sarrerak.
10 puntu emango zaizkie 0 eta 9.765 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei; 9 puntu, 9.766 eta 16.275 euro bitartekoak dituztenei; 8 puntu, 16.276 eta 27.125 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei, eta 5 puntu 27.126 eta 42.315 euro bitarteko diru-sarrerak dituztenei.
b) Bizikidetza-unitateko kide kopurua.
Bizikidetza-unitateko kide kopurua puntuatzeko orduan, sustapeneko etxebizitzen logela kopurua hartuko da kontuan.
Logela bakarreko etxebizitzak: puntu 1 emango zaie 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.
Bi logelako etxebizitzak: 3 puntu emango zaizkie 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei, puntu bat 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.
Hiru edo lau logelako etxebizitzak: 7 puntu emango zaizkie 6 kide edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateei, 5 puntu 5 kide dituzten bizikidetza-unitateei, 3 puntu 4 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta puntu bat 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei.
c) Antzinatasuna etxebizitza-eskatzaileen erregistroko inskripzioan.
Puntu 1 emango da antzinatasunik handiena duen bizikidetza-unitateko kidearen inskripzio-urte bakoitzeko; 7 puntu emango dira gehienez ere.
d) Etxebizitza-premia berezia.
4 puntu emango zaizkie etxebizitza-premia bereziko kolektiboren bateko titularren bat duten espedienteei. Kolektibo bateko baino gehiagoko kide direnei, 4 puntu emango zaizkie horietako bakoitzeko; 8 puntu emango dira gehienez ere.
Etxebizitza-premia berezia duten eskatzaileak edo bizikidetza-unitateak izango dira:
- gutxienez titularretako bat kolektibo hauetakoren batean daukatenak: familia gurasobakarrak, genero-indarkeriaren biktimak, dibortziatuak edo legez banatutakoak, familia ugariak, egoera bereziki larrian dauden kolektiboak (Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legearen 1. artikuluan aipatzen direnak), bizi ziren etxebizitzatik botatzeko eskaera judiziala jaso dutenak eta 60 urtetik gorakoak.
- bizikidetza-unitateko kideren batek egiaztatzen badu desgaitasun intelektual edo garapen-desgaitasunena edota gaixotasun mentalen batekin lotutako desgaitasuna.
Berdinketa kasuan, antzinatasun handiena duen eskaeraren aldeko ebazpena emango da eta, antzinatasuna ere berdina bada, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan lehenengo sartu zena aukeratuko da.
Etxebizitza kupoak
Sustapen guztietan, kolektibo jakin bati berariaz bideratutako autonomia-erregimeneko zuzkidura-bizitokien kasuan salbu, etxebizitza kupo batzuk gordeko dira honako kolektibo hauen premiei erantzuteko:
a) Desgaitasun-maila onartu, aitortu eta sailkatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean A edo B letrekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonak, edo 7 puntu edo gehiago eskuratzen dituztenak eranskin bereko Dtik Hrako letretan ezarritakoak batuz.
b) 36 urtetik beherako pertsonak, adin horretatik beherako gutxienez kide bat duten bizikidetza-unitateak barne.
c) Etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonak.
d) Etxebizitza-premia berezia duten pertsonak.
e) Gainerako eskatzaileak edo kupo orokorra.
Hainbat kolektibotako kide diren pertsonak edo bizikidetza-unitateak gordetako etxebizitzen kupo handiena duen kolektiboan sartuko dira.
Esleipena amaitutakoan, bertan etxebizitzarik eskuratu ez dutenek osatutako itxaron-zerrenda egingo da.
Hauek dira datozen hilabetetan egingo diren Etxebizitza Sailburuordetzaren alokairu-esleipenak.
Udalerria | Etxebizitzak | Erregimen |
---|---|---|
Arrasate/Mondragón | 51 | Babes ofizialeko etxebizitzak |
Irun | 43 | Zuzkidura bizitokiak |
Orio | 6 | Zuzkidura bizitokiak |
Azpeitia | 48 | Zuzkidura bizitokiak |
Eibar | 19 | Zuzkidura bizitokiak |
Eibar | 43 | Zuzkidura bizitokiak |
Santurtzi | 42 | Etxebizitza sozialak |
Bilbao-Arangoiti | 55 | Etxebizitza sozialak |
Bilbao-Txurdinaga | 72 | Zuzkidura bizitokiak |
Bilbao-Txurdinaga | 107 | Zuzkidura bizitokiak |
Sestao | 15 | Etxebizitza sozialak |
Vitoria-Gasteiz | 152 | Babes ofizialeko etxebizitzak |
Vitoria-Gasteiz | 6 | Zuzkidura bizitokiak |
Vitoria-Gasteiz | 166 | Babes ofizialeko etxebizitzak |
Amurrio | 42 | Etxebizitza sozialak |
Hemen izango duzu eskuragarri, baremazio zerrenda egiten den egunean bertan, esleipendunen behin behineko zerrenda.
Azken aldaketako data: