Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Leioako udalerriko Leioandi-n babes ofizialeko 101 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozeduran parte hartzeko izen emateko epea irekiko da 2018-ko abenduaren 10a eta 21a bitartean (biak barne).

Argitalpen-data: 

Azaroaren 28an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2018ko azaroaren 19ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Leioako udalerriko Leioandin babes ofizialeko 101 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona. 

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan: 

  • Agindu hau publikatzen den egunean Leioako udalerrian erroldatuta egon behar da behintzat bizikidetza unitateko eskatzaileetako bat eta bertako erroldan, gutxienez, hiru urteko antzinatasuna egiaztatu behar du.
  • 2017. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 25.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, edo genero-indarkeriaren biktima direnek emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko. Baldintza hau egiaztatzeko eskaeraren titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da.
  • Bizikidetza unitateak 6 kide baino gehiago ez izatea.

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Bestalde, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2018ko abenduaren 10a eta 21a bitarteko epean (biak barne) izena eman beharko duzu. Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

 

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • www.etxebide.euskadi.eus web gunean.
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza – Kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 - BILBAO.
  • Aurrez aurre: Zuzenean - Kale Nagusia 85, 48011 – BILBAO

Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela. Bestetik esan, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.

Euskadi, auzolana