Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Ezohiko neurriak
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Vitoria-Gasteizen (Salburuan), babes ofizialeko 80 etxebizitzako sustapenean izena ematea

Argitalpen-data: 

Vitoria-Gasteizko udalerrian babes ofizialeko 80 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan CONSTRUCCIONES NÁJERA NOVOA, S.L. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2021eko martxoaren 31 eta 2021eko maitzaren 4a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2021eko maiatzaren 14an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – CONSTRUCCIONES NÁJERA NOVOA, S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 80 - 76 hiru logela eta bi bainugelakoak (90m2 ingurukoak) eta 4 egokituak, 2 logela eta bainugelakoak (90m2 ingurukoak)
  • Kokapena: RCP-11 lursaila (S-13) - Salburua

Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):

  • Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak): 171.640 €

  • Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak): 175.577 €

  • Etxebizitza egokituak + eranskinak: 176.555 €

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

CONSTRUCCIONES NÁJERA NOVOA, S.L.

Juan Carlos I hiribidea 90 B – 1. A  PK 26140 Lardero (Errioxa)

Telefonoak: 941 581 244

Posta elektronikoa: vitoria@trivinsa.com

 

Euskadi, auzolana