Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Ezohiko neurriak
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Vitoria-Gasteizen (Aretxabaleta), babes ofizialeko 74 etxebizitzako sustapenean izena ematea

Argitalpen-data: 

Vitoria-Gasteizko udalerrian babes ofizialeko 74 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan UTE ASPARRENA sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2021eko martxoaren 29a eta 2021eko apirilaren 30a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2021eko maiatzaren 10ean web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – UTE ASPARRENA
  • Etxebizitza kopurua: 74
  • Kokapena: OR5.5B lursaila (S19) - Aretxabaleta

Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):

  • Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak): 153.880 €

  • Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak): 182.565 €

  • Etxebizitza egokituak + eranskinak: 153.880 €

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

UTE ASPARRENA

Vitoriabidea kalea 3 (Ali-Gobeo industrialdea)

Telefonoak: 945 214 936

Posta elektronikoa: miguel@perezsanroman.com

 

Euskadi, auzolana