Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Ezohiko neurriak
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Errenteriako udalerriko Arramendi-en, alokairuko/kanon, 51 zuzkidura bizitokien sustapenean izena emateko epea irekiko da 2021ko martxoaren 9tik 23ra bitartean (biak barne)

Argitalpen-data: 

2021ko martxoaren 8an Errenteria Udalerriko Arramendi-en  51 zuzkidura bizitokien sustapena alokairuan/kanon esleitzeko prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Parte hartu ahal izango dute Errenterian erroldatutako pertsonek baldin eta 36 urte baino gazteagoak badira.

 

51 zuzkidura bizitokiak ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

(*) Etxebizitza Egokituak

Logela kopurua

Zuzkidura bizitoki kopurua

Azalera minimoa

Azalera maximoa

1

45

38,39 m²

39,92 m²

2

3

51,90 m²

57,41 m²

1

(*)3

54,20  m²

54,45 m²

 

Oharra: Kupo guztiak behintzat titular bat 36 urte baino gazteago den bizikidetza unitateei zuzenduko zaizkie.

Kupoa: 36 urtetik beherakoak/orokorra

Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa

Kupoa: Behar bereziak

Kupoa: Elbarrientzako bizitokiak

38 bizitoki

 

3  bizitoki

7 bizitoki

 

3 bizitoki

 

 

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Etxebideko eskabidea: Etxebizitza babestuen eta zuzkidura bizitokien eskatzaileen erregistroan altan daudenak alokairuko eskatzaile gisa Donostialdea-Bidasoa Behea (Donostialdea-Bajo Bidasoa (Andoain, Astigarraga, Errenteria, Hernani, Hondarrabia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, San Sebastián, Urnieta y Usurbil) eremu funtzionalean.
  • Adina: Agindu hau argitaratzen den egunean 36 urte baino gutxiago izatea (nahikoa izango da inskripzioaren titularretako bat 36 urtetik beherakoa izatea).
  • Errolda: Etxebideko titularretako batek Errenteriako udalerrian erroldatuta izan behar du Agindu hau argitaratzen den datan.
  • Diru-sarrerak: urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatu behar da. Baldintza egiaztatzeko izen ematearen titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko. Eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonek ere ez dute diru-sarrerarik egiaztatu behar izango.
  • Bizikidetza unitatea: Bizikidetza unitatea ez da izango 3 kidekoa baino handiagoa.

Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2021ko martxoaren 9a eta 23a bitartean (biak barne) izena eman behar duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), Andia kalea 13, 20004 Donostia, Gipuzkoa
  • Postaz: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Andia kalea 13, 6. solairua. 20004 Donostia, Gipuzkoa
  • Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.

 

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Egokitu zaizun etxebizitza bati uko eginez gero, aldiz, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.

Euskadi, auzolana