Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Ezohiko neurriak
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Vitoria-Gasteizen (Aretxabaleta), babes ofizialeko 32 etxebizitzako sustapenean izena ematea

Argitalpen-data: 

Vitoria-Gasteizko udalerrian babes ofizialeko 32 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan “ADANIA RESIDENCIAL S.L.” sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2020ko azaroaren 19a eta 2020ko abenduaren 21a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2021ko urtarrilaren 11n web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa - Jabetza
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – ADANIA RESIDENCIAL S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 32
  • Kokapena: OR4.1b lursaila (S19) Aretxabaleta
  • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
    • Hiru logelako etxebizitza + azalera handiagoko eranskinak: 181.445€
    • Hiru logelako etxebizitza + azalera txikiagoko eranskinak: 174.795€
    • Etxebizitza egokituak eta beren eranskinak: 180.825€ eta 181.620€ bitartekoa

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

ADANIA RESIDENCIAL S.L.

Amarika plaza 5, behe

Telefonoak: 945 143 308 /  638 295 036  /  689 483 388

Posta elektronikoa: ventavitoria@adania.es

Euskadi, auzolana