Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Hutsen zuzenketa, Azkoitia Floreagako babes ofizialeko (erregimen bereziko) 14 etxebizitzen esleipen prozedura hasten duen Aginduari.

Argitalpen-data: 

Gaur, azaroaren 14an argitara eman da, Azkoitia Floreagako babes ofizialeko (erregimen bereziko) 14 etxebizitzen esleipen prozedura hasten duen Aginduaren hutsen zuzenketa. Gauzak horrela,

Aginduak hau dio:

«Prozedura honen bitartez, alokairuan esleituko diren 14 etxebizitza horietatik, etxebizi¬tza bat mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta dago, hiru logelakoa da, eta 74,09 m2-ko azalera du. Gainerako 13 etxebizitzetatik, etxebizitza bat logela bakarrekoa da, eta 50,24 m2-ko azalera du; 5 etxebizitza bi logelakoak dira, eta 41,83 m2 eta 61,05 m2 bitarteko aza¬lera dute; eta 7 etxebizitza hiru logelakoak dira, eta 58,94 m2 eta 78,22 m2 bitarteko azalera dute. Etxebizitzak lagatzeko araubidea errentamendua izango da. Etxebizitza hauek kupotan banatuko dira, laugarren ebazpenean ezartzen den bezala».

Baina hau esan behar du:

«Prozedura honen bitartez, alokairuan esleituko diren 14 etxebizitza horietatik, etxebizi¬tza bat mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta dago, bi logelakoa da, eta 74,09 m2-ko azalera du. Gainerako 13 etxebizitzetatik, 4 etxebizitza logela bakarrekoak dira, eta 41,83 m2 eta 50,24 m2 bitarteko azalera dute; 5 etxebizitza bi logelakoak dira, eta 58,94 m2 eta 70 m2 bitarteko azalera dute; eta 4 etxebizitza hiru logelakoak dira, eta 67,27 m2 eta 78,22 m2 bitar¬teko azalera dute. Etxebizitzak lagatzeko araubidea errentamendua izango da. Etxebizitza horiek kupotan banatuko dira, laugarren ebazpen-zatian ezartzen den bezala».

Euskadi, auzolana