Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Bilboko udalerriko Zorrozaurren (DB2 partzelan), erosketan (jabetza osoan), esleituko diren 120 etxebizitzen prozeduran parte hartzeko izena emateko epea irekiko da 2022ko apirilaren 25a eta maiatzaren 9a bitartean

Argitalpen-data: 

IRAGARKIA

2022ko apirilaren 19an Bilboko udalerriko Zorrozaurren 120 babes ofizialeko (araubide orokorreko) etxebizitza sustapena erosketan (jabetza osoan) esleitzeko prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

120 etxebizitzek ondorengo ezaugarriak dituzte:

Logela kopurua

 N.º de dormitorios

Etxebizitza kopurua

N.º de viviendas

Azalera minimoa

Superficie mínima

Azalera maximoa

Superficie máxima

Prezio maximoa
Precio máximo
2 48 58,28 m² 66,56 m² 144.178 €
3 67 76,19 m² 85,91 m² 173.049 €
2 (*) 5 (*) 76,16 m² 80,46 m² 165.280 €

(*) Etxebizitza Egokituak / Viviendas adaptadas

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Alta Etxebiden: Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan altan egotea eta etxebizitza erostea eskatzea
  • Diru-sarrerak: 2020. urteko errenta aitorpenaren zergaldiko diru-sarrera haztatuak 12.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek edo desgaitasun psikikoa duten pertsonek nahikoa dute 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko.
  • Errolda: Etxebizitzaren titular izango diren pertsonetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon behar du, gutxienez urtebeteko antzinakotasunaz (etenik gabe).
  • Udalerria: Izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Bilbo edo Bilbo Metropoliko (Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio eta Zierbena) eremu funtzionaleko udalerrietako bat izan beharko da.
  • Bizikidetza unitatea: bizikidetza unitatea ezingo da bost kide baino gehiagokoa izan.

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion agindua (leiho berri batean irekitzen da)n jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Gauzak horrela, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2022ko apirilaren 25a eta maitzaren 9a bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.
  • Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), kale Nagusia 85, beheko solairua. 48011, Bilbao
  • Postaz: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, kale Nagusia 85, 6. solairua. 48011, Bilbao

Oharra:


Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen dutenek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu eta baita izena modu egokian emateko jarraibideak.

Gogoan izan, esleipen prozedura honetarako izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko egoeran ez duela inolako ondoriorik izango. Bestetik, jakin, izena eman, baina esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren, egokitu zaizun etxebizitza bati uko eginez gero, aldiz, zure espedienteari baja emango zaiola Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzula berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.

Euskadi, auzolana