Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Ezohiko neurriak
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Berrikuntza garrantzitsuak birgaitzeko obretarako finantza-laguntzen eskabideetan

Argitalpen-data: 

2020ko ekainaren 22tik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren bidez deitzen eta kudeatzen diren jabeen erkidegoentzako edozein laguntza ekonomiko edo finantzarioren birgaitze-arloko eskabideak izapidetzeari eragiten dioten berrikuntzak aplikatzen hasiko dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea (leiho berri batean irekitzen da) betez, pertsona juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek bitarteko elektronikoen bidez izan behar dituzte harremanak administrazio publikoekin, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko (14. artikulua - Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra). Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren finantza-laguntzak eskatzeko izapide guztiak, edo beste edozein izapide mota, edozein auzo-erkidegoren bitartez egin behar dira.

Praktikan, berrikuntza horiek bi ondorio nagusi dituzte ekainaren 22tik aurrera:

  • Gaur egun birgaitzeko laguntzak eskatzen hasita dauden jabeen erkidegoen espediente guztiak bitarteko elektroniko hutsez izapidetzen jarraituko dira amaitu arte.
  • Birgaitzeko laguntzak eskatzen hasiko diren jabeen erkidegoen espediente guztiak bitarteko elektronikoen bidez bakarrik hasi ahal izango dira.

Testuinguru horretan, garrantzitsua da gogoraraztea udal eta/edo eskualde izaerako Birgaitzeko Hirigintza Sozietateek aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua eskaintzen jarraitzen dutela auzotar eta jabeen erkidegoentzako birgaitze-laguntzak izapidetzeko.

Beraz, datorren ekainaren 22tik aurrera, ezin izango da dokumentazioa paperean aurkeztu Herritarrei Laguntzeko Zuzenean zerbitzuko bulegoetan, jabeen erkidegoentzako birgaitze-laguntzen eskabideak izapidetzeko.

Izapidetze elektronikorako trantsizioa guztiontzat errazagoa izan dadin, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak gida batzuk diseinatu ditu jarraitu beharreko urratsak ahalik eta gehien sinplifikatzeko, izapidetze elektronikoaren abantailak hasiera-hasieratik hauteman ahal izan ditzazun.

Gainera, gauzatzeke dauden administrazio-egintzak dituzten erkidego guztiei posta-komunikazio bat bidaliko zaizkie, iragarritako datatik aurrera espediente aktiboaren jarraipena egin eta edozein aldaketa edo zuzenketa elektronikoki aurkeztu ahal izan dezaten.

Zer egin daiteke eskabide bat hasteko edo izapidetzen jarraitzeko laguntza behar bada?

  • Udalerriko edo eskualdeko Birgaitzeko Hirigintza Sozietatearen bulegora joatea, eta bertan aholkularitza eta laguntza jaso ahal izango da eskabidea betetzeko, baita hori entregatzeko ere.
  • Zuzenean zerbitzuarekin harremanetan jartzea, 012 telefono-zenbakiaren bidez.
  • Bidali mezu bat euskadi.eus-eko harremanetarako postontzira.

Webgune honetan zure espedienteen izapidetze telematikoari buruzko informazio zehatzagoa eta zabalagoa aurkituko duzu.

Euskadi, auzolana