Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

ARRASATEko udalerriko Txaetan babes ofizialeko 70 etxebizitzen esleipen prozeduran parte hartzeko izena emateko epea irekiko da 2022ko azaroaren 23tik abenduaren 9ra bitartean (biak barne)

Argitalpen-data: 

2022ko azaroaren 22an Arrasate udalerriko Txaetan babes ofizialeko 70 etxebizitzako sustapena alokairuan esleitzeko prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratu zen (leiho berri batean irekitzen da) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. 

70 etxebizitzek ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

Logela kopurua Etxebizitza kopurua Azalera minimoa Azalera maximoa
2 *3 80,04 m² 80,04 m²
2 21 58,43 m² 58,78 m²
3 46 76,82 m² 89,03 m²

*Etxebizitza egokitua

Kupoa: Mugikortasun urri iraunkorra Kupoa: 35 urtetik beherakoak/orokorra Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa Kupoa: Behar bereziak  Kupoa: Orokorra
3 Etxebizitza 25 Etxebizitza 2 Etxebizitza 18 Etxebizitza 22 Etxebizitza

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Etxebideko eskabidea: Etxebizitza babestuen eta zuzkidura bizitokien eskatzaileen erregistroan, alokairuko eskatzaile gisa, Arrasateko udalerrian izena emanda daudenek edo Debagoieneko Eremu Funtzionaleko udalerriren batean altan daudenak (Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñati). Mugikortasun murriztua duten pertsonek, zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek parte hartu ahal izago dute edozein dela eskatzen duten udalerria.
  • Errolda: Etxebideko titularretako bat Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon beharko da agindu hau argitaratzen den egunean.
  • Diru-sarrerak: 2021. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro eta 39.000 euro artekoak direla egiaztatzea eskatzen da. Baldintza egiaztatzeko, izen ematearen titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko, ez eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onartuta daukaten eskatzaileek ere.
  • Bizikidetza unitatea: Bizikidetza unitatea ez da izango 6 kidekoa baino handiagoa.

Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2022ko azaroaren 22a eta abenduaren 7a bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Telematikoki: www.etxebide.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) web-gunearen bidez.
  • Postaz: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Andia kalea 13, 6. solairua. 20004 Donostia, Gipuzkoa (Posta ziurtatua erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin).
  • Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), Andia kalea 13, 20004 Donostia, Gipuzkoa

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren egokitu zaizun etxebizitza bati uko egingo bazenio, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.

Euskadi, auzolana