Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Urnietan, babes ofizialeko 25 etxebizitza sustapenean izena ematea EB3-0961/21-LE-000 espediente zenbakia duena

Argitalpen-data: 

Urnietako udalerrian erregimen orokorreko babes sozialeko 25 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan BRITAC PROYECTOS SM sustatzaileak

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Donostialdea-Bidasoa Beherako Eremu Funtzionalean(*) etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2022ko urriaren 1a eta 2022ko azaroaren 2a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak. 

2022ko azaroaren 10ean web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – BRITAC PROYECTOS SM
  • Etxebizitza kopurua: 25
    • Horietako:
    • 14, hiru logela eta bi bainugelakoak (77,20 eta 88,31m2 bitartekoak)
    • 10, hiru logela eta bainugela batekoak (63,93 eta 66,28m2)
    • Egokitu 1, bi logela eta bainugela batekoak (84,93m2)
  • Kokapena: UD1.2 AIU27 Ermotegi (Urnieta)
  • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
    • Etxebizitza txikiena + eranskinak: 135.694,01€
    • Etxebizitza handiena + eranskinak: 166.290,72€

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat es leitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:  

BRITAC PROYECTOS SM

Telefonoa: 943 55 66 99

Posta elektronikoa: bbarandarain@urumeaberri.com

Harremanetarako pertsona: Borja Barandarain  

(*) Donostialdea-Bidasoa Beherako Eremu Funtzionala: Andoain, Astigarraga, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Donostia, Urnieta eta Usurbil.

Euskadi, auzolana