Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Beasasin udalerriko babes ofizialeko 23 etxebizitzen esleipen prozeduran parte hartzeko izena emateko epea irekiko da 2022ko abuztuaren 5a eta 2022ko irailaren 5a bitarteko epean (biak barne)

Argitalpen-data: 

Beasaingo udalerrian babes ofizialeko 23 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan GOIERRISUKIA S.L. sustatzaileak.

 

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

 

Hori dela eta, Etxebiden   Goierriko Eremu Funtzionalean etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2022ko abuztuaren 5a eta 2022ko irailaren 5a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

 

2022ko irailaren 13an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – GOIERRISUKIA S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 23
  • Horietako: 20, hiru logela eta bi bainugelakoak (77,30 eta 88,34m2 bitartekoak)
  • 2, hiru logela eta bainugela batekoak (55,41 eta 69,08m2)
  • Egokitu 1, bi logela eta bainugela batekoak (69,08m2)
  • Kokapena: R-3.1.3 AU32 Lurzorua – Errekarte I (Beasain)
  • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
    • Etxebizitza txikiena + eranskinak: 147.654,58€
    • Etxebizitza handiena + eranskinak: 200.992,13€

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.


Informazio orokorra  (PDF, 179 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Infografia (PDF) (leiho berri batean irekitzen da)
Kokaera (PDF, 4 MB) (leiho berri batean irekitzen da)
Soto oinak  (PDF, 565 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
0 eta 1 Oinak  (PDF, 521 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Solairu mota eta Laugarrena (PDF, 501 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Atikoa eta estalkia (PDF, 318 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
Altxaerak  (PDF, 853 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Informazio gehiago eskuratzeko:

GOIERRISUKIA S.L.

Lugaritz pasealekua 21 – 20018 Donostia

Telefonoa: 943 31 68 68

Posta elektronikoa: promocion@sukia.com

(*) Goierriko Eremu Funtzionala: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-ltsaso, Gabiria, Gainza, ldiazabal, ltsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarraga. Gainera, honako eremu hauek biltzen dira: Araba eta Gipuzkoako Partzuergo Nagusia eta Enirio-Aralar.

Euskadi, auzolana