Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Ezohiko neurriak
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Ermuan, Bizkaian, babes ofizialeko 18 etxebizitzako eta 27 etxebizitza tasatu autonomikoko sustapenetan izena ematea

Argitalpen-data: 

LOIOLA GESTIÓN INMOBILIARIA, S.L.-k Ermuan jabetzan bi sustapen eraikiko ditu: bata, babes ofizialeko 18 etxebizitzako, eta bestea 27 etxebizitza tasatu autonomikoko.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horien esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bana helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Debabarrenako Eremu Funtzionalean etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduretan parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2020ko uztailaren 16a eta 2020ko abuztuaren 14a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2020ko irailaren 1ean web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak etxebizitza hauetako notario aurrean egingo duen zozketetan parte hartuko duten pertsonen zerrendak, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrendak ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  1. Sustapena:
  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza
  • Araubidea: Araubide orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – LOIOLA GESTIÓN INMOBILIARIA, S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 18
  • Kokapena: A-05, LOMI POWER, ERMUA (BIZKAIA)
  • Salneurriak (BEZik gabe):
    • - Etxebizitza txikiena garaje eta trastelekuarekin: 177.963,02 €
    • - Etxebizitza handiena garaje eta trastelekuarekin: 182.890,05 €
    • - Etxebizitza egokitua garaje eta trastelekuarekin: 178.497,43 €

 

  1. Sustapena:
  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza
  • Araubidea: Etxebizitza Tasatu Autonomikoak
  • Sustatzailea: Pribatua – LOIOLA GESTIÓN INMOBILIARIA, S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 27
  • Kokapena: A-05, LOMI POWER, ERMUA (BIZKAIA)
  • Salneurriak (BEZik gabe):
    • - Etxebizitza txikiena garaje eta trastelekuarekin: 174.982,42 €
    • - Etxebizitza handiena garaje eta trastelekuarekin: 216.829,66 €
    • - Etxebizitza egokitua garaje eta trastelekuarekin: 203.680,3 €

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero, salbuespenak salbuespen, Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

 

Informazio gehiago eskuratzeko:

LOIOLA GESTIÓN INMOBILIARIA S.L.
Loiola Auzoa 25, behea - 20730 Azpeitia
Tfnoa:  943 150350
Posta elektronikoa: amaruri@loiola.com

 

Euskadi, auzolana