Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Ezohiko neurriak
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Bilbo udalerriko Txurdinagan alokairuko 12 etxebizitzen esleipenerako izena emateko epea irekiko da 2020ko uztailaren 6a eta 30a bitartean

Argitalpen-data: 

IRAGARKIA

2020ko uztailaren 1ean Bilboko udalerriko Txurdinagan 12 babes bereziko etxebizitza sustapena alokairuan esleitzeko prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

12 babes bereziko etxebizitzek ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

Logela  kopurua Etxebizitza kopurua Azalera minimoa Azalera maximoa
1 4 41,11 m2 58,00 m2
2 8 41,21 m2 58,55 m2

Kupoa: 36 urtetik beherakoak Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa Kupoa: Behar bereziak Kupoa: Orokorra

4 etxebizitzak

(% 33,33)

3 etxebizitzak

(% 25,00)

3 etxebizitzak

(% 25,00)

2 etxebizitzak

(% 16,67)

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Diru-sarrerak:  2018an, 3.000 eta 25.000 euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu behar, ez eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onartuta daukaten eskatzaileek.
  • Errolda: eskaerako titular den batek Bilbaoko udalerrian erroldatuta dagoela egiaztatu beharko du urte beteko antzinatasunaz (etenik gabe) Agindu hau argitaratzen denean.
  • Udalerria: izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Bilbao edo Bilbo Metropolitarreko udalerriren bat izan behar da.
  • Bizikidetza unitatea: bizikidetza unitatea ezin da lau kide baino gehiagokoa izan.

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Gauzak horrela, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2020ko uztailaren 6a eta 30a bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Telematikoki: www.etxebide.euskadi.eus/espedientea estekaren bidez
  • Telefonoz: 945016296 telefonora deituta.
  • Postaz: Bizkaiko Etxebizitza Ordezkaritzara dokumentazioa bidaliz, Kale Nagusia, 85, 6. solairua, 48011 -Bilbao.

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu eta baita izena modu egokian emateko jarraibideak.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Egokitu zaizun etxebizitza bati uko eginez gero, aldiz, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.

Etxebizitza sustapenetan parte hartzeko izena emateko hauetariko bide bat baliatu ahal duzu:

A. Internetez: www.etxebide.euskadi.eus/espedientea – Sustapenak atalean.

Izena eman dezakezu honako hauek erabilita:
- Pasahitza (on-line eska dezakezu)
- BAKQ.
- Txartel elektronikoa.
Webgunean topatu ahal duzu izena emateko behar duzun laguntza (leiho berri batean irekitzen da).

B. Telefonoz: 945 016 296 telefonora deituta (sustapenaren inguruko informazioa postaz jaso baduzu, izena emateko zenbakia eta sustapen zenbakia behar dituzu; e-mailez jaso baduzudeitu ondoren itxaron eta norbait lagunduko dizu).

Jarraitu beharreko pausoak:

  • Deitu telefono zenbakira.
  • SMS bidez zenbaki bat jasoko duzu zure espedientean agertzen den sakeleko telefonoan. Garrantzitsua da telefono hori eskura izatea izapidearekin jarraitu ahal izateko.
  • Zure eskaeraren laburpena jasotzen duen grabazio bati baiezkoa eman beharko diozu.
  • SMS bidez jasoko duzu eskaeraren egiaztagiria.

C. Postaz: sustapenaren inguruko informazioa postaz jaso baduzu, eskaera sinatu eta hona bidal dezakezu: Bizkaiko Etxebizitza Ordezkaritzara dokumentazioa bidaliz, Kale Nagusia, 85, 6. solairua, 48011 -Bilbao.

D. Administrazo publikoan: sustapenaren inguruko informazioa postaz jaso baduzu eskaera sinatu eta edozein administrazio publikoren erregistroan aurkeztu dezakezu.

Euskadi, auzolana