Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Vitoria-Gasteizko udalerriko Gaztelako Atean alokairuko sustapenean izena emateko epea irekiko da 2022ko martxoaren 15etik 28ra bitartean

Argitalpen-data: 

2022ko martxoaren 14an, Vitoria-Gasteizko udalerriko Gaztelako Atean, 11 araudi orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen sustapena, alokairuan, esleitzeko prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

 

11 etxebizitzek ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

Logela kopurua

N.º de dormitorios

Bizitoki kopurua

N.º de alojamientos

Azalera minimoa

Superficie mínima

Azalera maximoa

Superficie máxima

1

*1

59,67

59,67

2

*1

70,00

70,00

2

3

59,74

69,99

3

6

76,03

89,97

(*) Etxebizitza egokituak / Viviendas adaptadas

Kupoa: Mugikortasun urriko elbarriak

Cupo: Personas con movilidad reducida

Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa
Cupo: Derecho subjetivo de vivienda

Kupoa: Behar bereziak

Cupo: Especial necesidad

Kupoa: 36 urte baino gazteagoak 

Cupo: menores de 36 años

 Kupoa: Orokorra

Cupo:general

2

Etxebizitza/Viviendas

1    

Etxebizitza/Viviendas

2 Etxebizitza/Viviendas

 

3

Etxebizitza/Viviendas

 

 3

 Etxebizitza/Viviendas

 

 

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

Etxebideko eskabidea:  Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa Araba erdialdeko eremu funtzionaleko udalerriren batean altan daudenak (Agurain, Añana, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia eta baita Badaiako Mendizerra eta Entziako PartzuergoaKuartango).

Diru-sarrerak:  2020. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro eta 39.000 euro artekoak direla egiaztatzea eskatzen da. Baldintza egiaztatzeko, izen ematearen titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko, ez eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onartuta daukaten eskatzaileek ere.

Bizikidetza-unitatearen kide-kopurua: gehienez 6 kide

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Gauzak horrela, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2022ko martxoaren 15a eta 28a bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Telematikoki:etxebide.euskadi.eus/espedientea estekaren bidez
  • Postaz: Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Samaniego kalea 2, 1. solairua. 01008 Vitoria-Gasteiz
  • Aurrez aurre: Zuzenean-en aurrez hitzordua eskatuta

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu eta baita izena modu egokian emateko jarraibideak.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, eta izena ematen baduzu prozeduratik baztertua izango zarela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Azkenik, izena eman, eta egokitu zaizun etxebizitza bati uko eginez gero, aldiz, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.

Euskadi, auzolana