Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Ezohiko neurriak
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Donostian, Babes Ofizialeko 10 Etxebizitzako sustapenean izena ematea

Argitalpen-data: 

Donostiako udalerrian babes ofizialeko 10 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan Donostisukia S.L. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horien esleipenetan parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bana helaraziko die sustatzaileei. 

Hori dela eta, Etxebiden Donostialdea-Bidasoa Behereko eskualde egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2020ko ekainaren 22a eta 2020ko uztailaren 20a bitarteko epean (biak barne) aurrerago azaltzen den moduetako batean. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hastean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2020ko abuztuaren 11n webgune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo dituzten zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – Donostiasukia S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 10 (garaje eta trastelekuekin)
  • Kokapena: A.30.2 IN.03.1 azpieremua – Garai bateko “El Pilar Klinika”
  • Etxebizitzen salneurriak: 102.200,09€ eta 158.417,80€ bitartekoak

Izena emateko:

A. Interneten: www.etxebide.euskadi.eus/espedientea webgunean – Sustapenak atalean.

Izena eman dezakezu honako hauek erabilita:

  • Pasahitza (on-line eska dezakezu)
  • BAKQ.
  • Txartel elektronikoa.

Webgunean topatu ahal duzu izena emateko behar duzun laguntza.

B. 945 016 296 telefonora deituta (izena emateko zenbakia eta sustapen zenbakia behar dituzu).

Jarraitu beharreko pausoak:

  • Deitu telefono zenbakira.
  • SMS bidez zenbaki bat jasoko duzu zure espedientean agertzen den sakeleko telefonoan. Garrantzitsua da telefono hori eskura izatea izapidearekin jarraitu ahal izateko.
  • Zure eskaeraren laburpena jasotzen duen grabazio bati baiezkoa eman beharko diozu.
  • SMS bidez jasoko duzu eskaeraren egiaztagiria. 

C. Posta bidez: eskaera sinatu eta hona bidal dezakezu:

Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza

Andia 13 - 20004 Donostia.

D. Eskaera sinatu eta edozein administrazio publikoren erregistroan aurkeztu dezakezu.

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduretan parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

DONOSTIASUKIA S.L.
Lugaritz Pasealekua 21
20018 Donostia
Tfnoa: 943 316 868

Euskadi, auzolana