Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Giga Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

ZARAUTZko udalerriko Aldapetan babes ofizialeko 16 etxebizitzen esleipen prozeduran parte hartzeko izena emateko epea irekiko da 2021ko urriaren 26tik azaroaren 9a bitartean (biak barne)

Argitalpen-data: 

2021ko urriaren 25ean ZARAUTZko udalerriko Aldapetan babes ofizialeko 16 etxebizitzako sustapena alokairuan esleitzeko prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. (leiho berri batean irekitzen da)

Parte hartu ahal izango dute ZARAUTZen erroldatuta daudenek.

16 etxebizitzek ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

Oharra: Ez daude etxebizitza egokituak esleipen prozedura honetan.

Logela kopurua

Etxebizitza kopurua

Azalera minimoa

Azalera maximoa

2

9

58,94 m2

63,69 m2

3

7

82,47 m2

82,47 m2

Kupoa: 36 urtetik beherakoak/orokorra

Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa

Kupoa: Behar bereziak

Kupoa: Orokorra 

6 Etxebizitza

1 Etxebizitza

5 Etxebizitza

4 Etxebizitza

 

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Etxebideko eskabidea: Etxebizitza babestuen eta zuzkidura bizitokien eskatzaileen erregistroan, alokairuko eskatzaile gisa, Zarautz-ko udalerrian altan daudenek edo Urola Kostako eremu funtzionaleko udalerriren batean altan daudenak (Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa y Zumaia).
  • Errolda: Etxebideko titularretako batek ZARAUTZko udalerrian erroldatuta izan behar du Agindu hau argitaratzen den datan.
  • Diru-sarrerak: 2020. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatu behar da. Baldintza egiaztatzeko izen ematearen titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko. Eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonek ere ez dute diru-sarrerarik egiaztatu behar izango.
  • Bizikidetza unitatea: Bizikidetza unitatea ez da izango 6 kidekoa baino handiagoa.

Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2021ko urriaren 26a eta azaroaren 9a bitartean (biak barne) izena eman behar duzu

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), Andia kalea 13, 20004 Donostia, Gipuzkoa.
  • Aurrez aurre: ZARAUTZ-LUR eko bulegoetan Salegi 14, beheko solairua, Zarautz, Gipuzkoa.
  • Postaz: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Andia kalea 13, 6. solairua. 20004 Donostia, Gipuzkoa.
  • Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Egokitu zaizun etxebizitza bati uko eginez gero, aldiz, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.

Euskadi, auzolana