Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Eusko Jaurlaritzak Errenteriako 40 etxebizitzen alokairu babestua luzatzeko eskatu du

Argitalpen-data: 

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Eusko Jaurlaritzan dauden laguntzei heltzeko aukera eskaini dio Jaureguizar Promoción y Gestión Inmobiliaria enpresari, Errenteriako udalerriko bere jabetzako babes ofizialeko 40 etxebizitzen alokairu babestua mantentzeko eta, era horretara, egungo maizterrek bertan jarraitzea bermatzeko.

Enpresak badu aukera horren berri, Sailak azken hilabeteotan, Errenteriako Udala ere bertan zela, egindako bileretan helarazi baitio. Bilera horietan Etxebizitza Saila bitartekotza egiten aritu da aldeentzat, batez ere etxebizitza horietan bizi diren pertsonentzat, konponbide egoki bat aurkitzeko.

Laguntzak joan den abenduan onartu zen aginduan, alokairu babestuko etxebizitza-parkea indartzeko sustapen-neurriak garatzeari buruzkoan, kokatzen dira, eta, besteak beste, aurreikusten du 15.000 euroko laguntza 10 urtez gutxienez alokatzen den etxebizitza bakoitzeko.

Formula horrek bermatuko luke kontratua amaitzen zaien maizterrek bizi diren etxebizitzetan jarraitu ahal izatea. Arrazoi horrengatik, Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko etxebizitzen jabea den enpresari eskatzen dio aukera hori aztertzen jarrai dezala eta dirulaguntzei hel diezaiela. Eta Udalari eskatzen dio konponbide horren alde egin dezala ahal duen neurrian baliabideak ere emanez.

Eusko Jaurlaritzari etxebizitza horien gainean lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea gauza dezala eskatzen diotenei dagokienez, adierazi behar da, lehenik eta behin aukera hori soilik gauza daitekeela salerosketa-operazio bat dagoenean martxan, eta hori oraingoz ez dela gertatu. Eta lehentasunez eskuratzeko eskubide horiek erabiltzean, etxebizitza babestuen eskualdaketetan iruzurrak saihestea da helburua. Etxebizitza horiek prezio mugatuak dituzte eta horien erosleek etxebizitza-premia izan behar dute, ez dira beste baten jabe izan behar eta ez dituzte ezarritako diru-sarreren mugak gainditu behar. Alderdi horiek guztiak Administrazio honek egiaztatzen ditu, nahitaez eta aldez aurretik.

Bestalde, kontuan izan behar da Eusko Jaurlaritzaren jabetzara pasatzen diren etxebizitzak baremazio-prozesu protokolarizatu baten bidez esleitzen direla etxebizitzak dauden herriko etxebizitza-eskatzaileen artean. Bide horrek, beraz, ez du bermatzen egungo maizterrak etxe horietan geratzea.

Horregatik guztiagatik, gai horri zentzuzko irtenbidea aurkitzea espero dugu, inplikatutako gainerako alderdiek, enpresak eta udalak berak, lankidetza-apustuari eusten badiote.

Euskadi, auzolana