Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak alokairua ordaintzeko laguntzen zenbatekoak handitu ditu, hilean 275 euroraino

Argitalpen-data: 

  • Igoerak eragina du bai Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoetan (EPE), bai gazteenei berariaz zuzendutako laguntzetan (Gaztelagun), eta automatikoki gauzatuko da urtarriletik aurrera.

Alokairua ordaintzeko laguntzak —Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendekoak— igo egingo dira urtarriletik aurrera, 250 eurotik 275 eurora pasatuz hilean.

Igoera horrek eragina du bai Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoetan (EPE), bai Gaztelagun programaren barruan dauden eta emantzipatzen laguntzeko helburua duten gazteentzako prestazioetan. Era berean, Lanbidek gaur egun kudeatzen duen DSBEari lotutako Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriei (EGPO) eragiten die.

Gaur egun, 1.000 familiak baino gehiagok jasotzen dute hilero Etxebizitzarako Gastuetarako Prestazio Ekonomikoa, Etxebizitza Eskuratzeko Eskubide Subjektiboari jarraiki, eta 36 urtetik beherako 2.200 gaztek jasotzen dute alokairua ordaintzeko laguntza Euskal Autonomia Erkidegoan. EGPOak, bestalde, 27.000 familiari eragiten die.

Gaztelagunen kasuan, prestazioen gehikuntzak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila programa horretan egiten ari den beste hobekuntza batzuekin osatzen dira, hala nola laguntzen behin-behinekotasuna kentzea —36 urtera arte mantenduko dira, betiere gazteak gainerako baldintzak betetzen jarraitzen badu—, edo alokairuen gehieneko errentak handitzea. Azken neurri hori joan zen urrian hartu zen, eta aukera ematen du Bilbon, Donostian eta Gasteizen 775 euro arteko, Bilboko eta Donostiako metropolialdeetan eta 10.000 biztanletik gorako udalerrietan 750 euro arteko, eta gainerako udalerrietan 675 euro arteko errentak ordaintzen ari diren gazteentzako laguntzei eransteko. Ordura arte, Gaztelagun eskuratzeko etxebizitzaren gehieneko alokairuak 750, 650 eta 600 ziren, hurrenez hurren, aurreko hiru kasuetako bakoitzean.

Gehikuntzak Bizigunen
Bestalde, urtarriletik aurrera, hutsik dauden etxebizitzak erakartzeko asmoz, euren etxebizitzak Bizigune programan sartzen dituzten jabeei ordaindu beharreko gehieneko errentak handituko ditu Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak. Kanona 50 euro igoko da, eta hilean 650 eurora iritsi ahal izango da.

Bizigunek partikularren etxebizitza hutsak erakartzea du helburu, alokairu babestuaren bidez merkaturatzeko, eta epe laburrean etxebizitza-premiari erantzuteko aukera ematen du. Onarpen zabala duen programa da; gaur egun, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Biziguneren barruan dauden 6.900 etxebizitza kudeatzen ditu.

Euskadi, auzolana