Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Ezohiko neurriak
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Etxebizitza Sailak Visesak sustatzen dituen alokairurako 17 BOE erosiko ditu Zarauzko Aldapeta auzoan

Argitalpen-data: 

  • Alokabidek alokairu sozialerako baliatuko ditu.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Euskadiko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, urtea amaitu aurretik, Zarauzko Aldapetako AOR 2.2 delakoaren 1. lursailean alokairuko 17 BOE erosiko ditu; etxebizitza horiek  Visesak sustatzen ditu. Erosketa 2,6 milioi eurokoa izango da, BEZa aparte, eta etxebizitzak Alokabide alokairurako enpresa publikoak kudeatuko ditu.

Etxebizitza horiek Zarauzko gune horretan eraikitako eraikin berrian daude; eraikinean, guztira, 50 etxebizitza daude. Haietatik, 20 alokairurako BOEak dira, eta 20 horietatik 12k 2 logela dituzte (2 mugikortasun urria duten pertsonentzat egokituta daude) eta 8k, 3 logela. Segmentu horri dagozkio Etxebizitza Sailburuordetzak orain erosiko dituen 17ak, eta ostatu emateko izango den etxebizitza bat eta Zarauzko Udalak erosiko dituen beste bi.

Eraikina salmentarako prezio tasatuko beste 30 etxebizitzak osatzen dute; haien merkaturatzeaz Visesa sozietate publikoa arduratzen ari da. Bi logelako 4 etxebizitza dira (2 mugikortasun urria duten pertsonentzat egokituta daude) eta 3 logelako 26 etxebizitza.

50 etxebizitza babestuak, eranskinak, lotutako urbanizazioa eta urbanizazio orokorra eraikitzeko obra 2017ko irailean lizitatu zen, eta Altuna eta Uría-Sacyr ABEEari esleitu zitzaion, 6,7 milioi euroan (BEZik gabe). Bizitegi-eraikina 2018ko maiatzean hasi zen eraikitzen; obra datorren urteko lehen hiruhilekoan amaitzea aurreikusten da, eta etxebizitzak hartzaileei 2022ko lehen seihilekoan entregatuko zaizkie. Lanen amaiera datorren urteko ekainerako aurreikusita dago. Etxebizitza tasatuen ematea 2021 udaren ondoren izango da. Bestalde, alokairu sozialerako zuzenduta dauden  17 etxebizitzak esleitzeko prozedura, 2022 urteko lehen hiruhileko epean amaitzea espero da.

Alokairurako 733 eskatzaile

17 etxebizitza horien erosketa -hasiera batean Zarauzko Udalak erosiko zituen- Alokabidek kudeatzen duen alokairu sozialerako parke publikoa areagotzeko Iñaki Arriolak zuzentzen duen Sailaren politikan sartzen da. Une honetan, 14.750 etxebizitzak eratzen dute, Eusko Jaurlaritzaren jabetzakoak eta partikularrek Bizigune programaren bidez lagatakoak barne.

Etxebideren erregistroan jaso denaren arabera, Zarautzen 733 pertsona dira alokairuko etxebizitzaren eskatzaile. Haietatik, 450 Gipuzkoako udalerrian daude erroldatuta.

Euskadi, auzolana