Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitza
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Etxebizitza babestuak erosketan

Eusko Jaurlaritzak erosketan sustatzen dituen etxebizitza berri guztiak babes ofizialekoak dira eta bi motatakoak izan daitezke: araubide orokorrekoak eta araubide tasatukoak.

Gainera, etxebizitza erabiliak ere kudeatzen ditu. Etxebizitza erabili guztiak babestuak dira, baina denak ez ziren babestuak sortu zirenean, tartean badira gerora babestutako etxebizitza libreak ere.

Babes ofizialekoak

  • Araubide berezikoak: gaur egun jada ez dira berriak eraikitzen, denak dira erabiliak.
  • Araubide orokorrekoak.
  • Araubide tasatukoak.

Babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratu ahal izateko, ondorengo diru-sarrera haztatuak egiaztatu beharko dira:

EROSKETA
Gutxieneko diru-sarrerak Gehieneko diru-sarrerak
Sozialak - Araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak 9.000 € 25.000 €
Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak 12.000 € 39.000 €
Babes ofizialeko etxebizitza tasatuak 15.000 € 50.000 €

Esleipendun izan direnek, salbuespen egoera batean egoteagatik Eusko Jaurlaritzaren esku jarri behar izan dituzten etxebizitza libreak. Etxebizitza Sailak etxebizitza hauek kalifikatu egiten ditu, aurrerantzean eta iraunkorki babestuak izan daitezen.

Udalek bestalde, goian aipatutakoez gain, udal etxebizitza tasatuak eraikitzeko eskumena dute. Etxebizitza hauen baldintzak udalak ezartzen ditu ordenantza bidez, baina babes ofizialekoen kasuan bezala, behin betiko babestu izaera izango dute.

Euskadi, auzolana