Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Ezohiko neurriak
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Instrukzioak esleipen prozeduretan parte hartzeko

Lehenengo pausua

Sartu etxebizitzen esleipenean parte hartu ahal izateko pantailan (Esleipenak/Izena eman esleipen prozeduretan sartzeko) bertan izena emateko identifikatu ondoren. Horretarako, zure Etxebideko espedientearen kodea eta elektronikoki izapidetzeko pasahitza jakin behar dituzu. Identifikatu eta gero, zuzenean sartuko zara etxebizitza sustapenen informazioa jasotzen duen espedientearen atalera.

 

Bigarren pausua

Zure espedientearen baldintzen arabera egokitzen den sustapenik zabalik balego, zerrenda batean ikusiko zenuke zeintzuetan parte har dezakezun. Zerrendak sustapenaren kodearen eta udalerriaren arabera zerrendatzen dira. Sustapen bakoitzaren informazio laburtua ikusteko, interesatzen zaizun sustapenean sakatu behar duzu.

 

Hirugarren pausua

Sustapenaren informazioa ikus badezakezu, “Parte hartu nahi dut” botoia agertuko zaizu, sustapenean parte hartu nahi izanez gero sakatu behar duzuna. Botoia sakatzean, leiho bat irekiko da, eta agertuko zaizkizun bi galderei erantzun behar diezu esleipen prozeduran parte hartu ahal izateko:

 

Laugarren pausua

Galderak erantzun eta gero, “Gorde eta jarraitu” botoia sakatu. Itxaronaldi labur baten ondoren, izapidea ondo burutu dela informatzeko pantaila bat agertuko zaizu. Nahi baduzu, egiaztagiria inprimatu dezakezu. Amaitzeko, itxi leiho hau sustapenen atalera bueltatu ahal izateko.

Bosgarren pausua

Izena eman duzun sustapenetan berriro sakatzen baduzu, “Ez dut parte hartu nahi” botoia ikusiko duzu. Hortaz, iritziz aldatuz gero, parte hartu nahi ez duzula adierazteko aukera izango duzu. Prozedura, sustapenaren esleipenean parte hartzeko izena emateko jarraitutakoaren antzekoa da.

Euskadi, auzolana