Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
  • Etxebizitza
  • Gaztelagun
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Bizikidetza-unitatearen aldaketa

Zure bizikidetza-unitateko datuak aldatu nahi badituzu, lagunen bat gehitzeko edo besteren bati baja emateko edota unitate horretako kideren baten egoera zibila aldatu dela jakinarazteko, formulario (Araba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoa) (Pdf, 141 KB) hau inprimatu behar duzu eta eskatutako datuak bete. Bete ondoren, zuk zeuk entregatu edo posta bidez igorri dezakezu dagokion Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara.

Espedienteko pertsona titular guztiek sinatu behar dute, eta eskatutako aldaketaren arabera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Kideak gehitzeko:
    • Identifikazioarako:
      • Atzerritarren kasuan, bizikidetza unitateko 14 urtetik gorako kideen egoiliar-txartela. Europar Erkidegoko atzerritarren kasuan, Atzerritarren Erregistro Zentralean izena ematearen egiaztagiria, atzerritarren identitate zenbakia (AIZ) erakusten duena.
      • Familia liburuaren fotokopia, seme edo alaba adingaberen bat badago.
      • Banantze edo dibortzio kasuetan, hitzarmen arauemailea, eta, hala behar denean, seme-alaba adingabeen zaintza frogatzen duen epaia.
    • Egoitza frogatzeko: Dagokionean, titularren bat atzerrian bizi diren euskal kolektiboetako kidea dela frogatzen duen agiria.
    • Mugikortasuna:
      • Mugikortasuna murrizten duen desgaitasuna frogatzeko: Mugikortasuna murrizten duen desgaitasunaren izaerari buruzko ziurtagiria, Foru Aldundiak emana: gurpil-aulkian ibiltzea, makulu bi behar izatea, edo 7 puntu edo gehiago edukitzea.
      • Desgaitasun psikikoa frogatzeko: Araban edo Bizkaian erroldatuta daudenentzat, Foru Aldundiak emandako ziurtagiria eta txostena, desgaitasun psikikoa frogatzen dutenak, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren I. eranskineko 15. edota 16. kapituluetan adierazitako moduan. Gipuzkoan erroldatuta daudenentzat, Foru Aldundiak emandako ebazpena, desgaitasun psikikoaren diagnostikoa jasotzen duena, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren I. eranskineko 15. edota 16. kapituluetan adierazitako moduan.
    • Diru-sarrerak (eskabideko titular guztienak) frogatzeko: Ordaindutakoaren araberakoak ez diren prestazioen edota antzekoen egiaztagiriak (diru-laguntzak, bekak…), jasotzen badira.
    • Etxebizitza-titulartasuna: etxebizitza-premia izateko betebeharrak betetzeaz salbuetsita zaudela frogatzen duen agiria. Salbuespenak ikusi.
  • Baja emateko:
    • Bizikidetza-unitatean baja emango zaio/zaien pertsonaren/pertsonen sinadura.
  • Egoera zibila aldatzeko:
    • Egoera zibil berria egiaztatzen duen dokumentua.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana