Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
  1. Hasiera
  2.  
  3. DSV
  4.  
  5. Informazioa
  • Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Baldintzak

Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onar dagizun ondoko baldintzak bete behar dituzu:

  • Adinez nagusia edo adingabe emantzipatua izatea.
  • Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan baliozki izena emanda egon eta alokairuko eskatzaile moduan lau urteko antzinatasuna edukitzea.
  • Ondoko mugen arteko urteko diru-sarrerak edukitzea:
    1. Hiru kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateak: urteko diru-sarrera haztatuak 15.000 euro baino txikiagoak izatea.
    2. Bi kideko bizikidetza-unitateak: urteko diru-sarrera haztatuak 12.000 euro baino txikiagoak izatea.
    3. Kide bakarreko bizikidetza-unitateak: urteko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro baino txikiagoak izatea.
  • Eskaera aurkezteko momentuan, bizikidetza unitateko pertsona guztiek etxebizitza faltan izan behar dute, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan izena emateko salbuespenen kasuetan izan ezik.

Etxebizitzako prestazio ekonomikoa

Etxebizitzako prestazio ekonomikoa emango zaie eskubide subjektiboa onartu zaien bizikidetza-unitateei, Euskadiko administrazio publikoek etxebizitza edo zuzkidura-bizitoki egokirik eskuragarri jarri ezin dietenean.

Etxebizitzako prestazio ekonomikoaren zenbatekoa ezingo da alokairu-kontratuan agertzen dena baino handiagoa izan, eta inoiz ez ditu 275 euroak gaindituko.

Etxebizitzako prestazio ekonomikoa onar dagizun, eskubide subjektiborako eskatutako baldintza guztiak betetzeaz gain, bizikidetza-unitatea babestutako merkatutik kanpo dagoen etxebizitza baten alokairu-kontratuaren, berrakuraren edo logela baten alokairu kontratuaren titular izan beharko da.

Bizikidetza unitateko pertsonek ezin dute Etxebizitzarako Prestazio Osagarria, Emantzipatzeko Oinarrizko Errenta edo Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoarekin bateraezina den diru-laguntzarik jaso.

Sei hilero, hileroko ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Etxebizitzako prestazio ekonomikoa behar ez denean jaso dela frogatuko balitz, etxebizitza arloan eskuduna den Sailak desegoki jasotako prestazioak itzultzeko prozedura ofizioz abiatuko du.

Eskubide subjektiboa onartzea eskatzeko nahiko da eskaera aurkeztearekin. Gainera, prestazio ekonomikoa eskatu nahi baduzu, ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Indarrean dagoen alokairu, berrakura edo logela baten alokairu- kontratua.
  • Berrakuratze kasuan, etxebizitzaren jabearen baimena.
  • Banku-transferentzia bidez egindako azkeneko hileko ordainketaren egiaztagiria.
  • Errolda kolektiboaren egiaztagiri edo agiria, alokatutako edo berrakuratutako etxebizitzan bizi diren pertsona guztiak jasotzen dituena.
  • Hirugarrenaren alta. Hemen lor dezakezu: www.etxebide.euskadi.eus/hirugarrena
  • Kontuaren titulartasunaren bankuko ziurtagiria, banku-kontua ondoko finantza erakunde batean ez badaukazu: Kutxabank,– Bankoa, Banco Santander, Laboral Kutxa, CaixaBank, BBVA, Sabadell, Banco Popular eta Caja Rural de Navarra.

Kontuan izan prestazioa onuradun izango den pertsonari ordainduko zaiola, alegia, hirugarrenaren altan agertzen denari.

Eskubide subjektiboa aitortzeko eskabide-orria bete nahi baduzu, sakatu hemen

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana