Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Bilbon (Zorrozaurre, RD-14.2 Partzela), erosketan babes ofizialeko erregimen autonomiko 97 etxebizitza tasatuko sustapenean izena ematea, EB2-0889/25-LT-000 espediente zenbakia duena

Argitalpen-data: 

Bilbo udalerrian erregimen tasatu autonomiko 97 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan ACCIONA INMOBILIARIA, S.L.U. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Bilbo Metropolitarra Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2025eko irailaren 8a eta 2025eko urriaren 6a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2025eko urriaren 16an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Erregimen autonomiko etxebizitza tasatuak 
  • Sustatzailea: Pribatua – ACCIONA INMOBILIARIA, S.L.U.
  • Etxebizitza kopurua: 97
    • 63 etxebizitza, bi logela eta bainugela batekoak (45,11m2 eta 69,97 bitartean)
    • 29 etxebizitza, logela bat eta bainugela batekoak (45,11 eta 66,02m² bitartean)
    • 5 etxebizitza egokitu, hiru logela eta bi bainugelakoak (107,33m²)
  • Kokapena: 1. EUko RD-14.2 partzela, PEko eremu mistoa, Zorrozaurre, BILBO
  • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
    • Etxebizitza txikiena bere eranskinekin:
      • Etxebizitza: 156.271,19€
      • Garajea: 24.012,40€
      • Trastelekua: 2.793,44€.
    • Etxebizitza handiena bere eranskinekin:
      • Etxebizitza: 234.065,80€
      • Garajea: 24.012,40€
      • Trastelekua: 5.915,05€
    • o Etxebizitza egokituak bere eranskinekin:
      • Etxebizitza: 323.263,15€
      • Garajea: 24.012,40€
      • Trastelekua: 6.243,22€

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

    Informazio gehiago eskuratzeko:  

    ACCIONA INMOBILIARIA S.L.U.

    Posta elektronikoa: living@acciona.com

    *Bilbo Metropolitarra Eremu Funtzionala: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopelana, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio, Zierbena.