Vitoria-Gasteizko udalerrian erregimen orokorreko 80 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan AMENABAR ETXEGINTZA BERRIA S.L. sustatzaileak.
2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.
Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2024ko ekainaren 14a eta 2024ko uztailaren 12a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.
2024ko uztailaren 22an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.
- Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
- Araubidea: Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitza
- Sustatzailea: Pribatua – AMENABAR ETXEGINTZA BIZKAIA S.M.
- Etxebizitza kopurua: 80
- Horietako:
- 60 etxebizitza, hiru logela eta bi bainugelakoak (82,96m² eta 87,24m² bitarteko azalera erabilgarriarekin)
- 16 etxebizitza, bi logela eta bi bainugelakoak (64.34 eta 70 m2 bitartekoak)
- 7 etxebizitza, bi logela eta bainugela batekoa (70 m2)
- 6 etxebizitza, logela bat eta bainugela batekoak (47.52 m2)
- 4 etxebizitza egokituak. bi logela eta bainugela batekoak (83,01m²-ko azalera erabilgarriarekin)
- Kokapena: RCP-9 partzela, 13. sektorea, Larrein
- Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
- Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak): 166.120 €
- Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak): 210.787 €
- Etxebizitza egokitua + eranskinak (azalera txikienak): 200.858 €
- Etxebizitza egokitua + eranskinak (azalera handienak): 206.878 €
Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko erregistroan baja izango zara, eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.
Informazio gehiago eskuratzeko:
AMENABAR ETXEGINTZA BIZKAIA S.M
Urkixo Zumarkalea 63, behe 48010 Bilbao
Telefonoa: 944 790 600
Posta elektronikoa: comercialbilbao@amenabarpromociones.com
*Araba Erdialdeko Eremu Funtzionala: Agurain, Añana, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia.