Bilbo udalerrian (Zorrozaurre, RD-14.1 Partzela) erregimen tasatu autonomiko 45 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan LOIOLA EZKERRALDE S.M. sustatzaileak.
2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.
Hori dela eta, Etxebiden Bilbo Metropolitarra Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2025eko irailaren 8a eta 2025eko urriaren 6a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.
2025eko urriaren 16an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.
- Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
- Araubidea: Erregimen autonomiko etxebizitza tasatuak
- Sustatzailea: Pribatua – LOIOLA EZKERRALDE S.M.
- Etxebizitza kopurua: 45
- - 12 etxebizitza, hiru logela eta bi bainugelakoak (85,47m2 eta 89,31m2 bitartekoak)
- - 31 etxebizitza, bi logela eta bainugela batekoa (65,67m² eta 69,21m² bitartekoak)
- ‐ 2 etxebizitza egokituak, bi logela eta bi bainugelakoak (84,36m²)
- - 12 etxebizitza, hiru logela eta bi bainugelakoak (85,47m2 eta 89,31m2 bitartekoak)
- Kokapena: 1. EUko RD-14.1 partzela, PEko eremu mistoa, Zorrozaurre, BILBO
- Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
- Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak):
- - Etxebizitza: 221.650,81€
- - Garajea: 24.012,40€
- - Trastelekua: 3.729,92€
- Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak):
- - Etxebizitza: 281.641,19€
- - Garajea: 24.012,40€
- - Trastelekua: 2.497,29€
- Etxebizitza egokituak:
- - Etxebizitza: 270.207,85€
- - Garajea: 24.012,40€
- - Trastelekua: 3.761,94€
- Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak):
Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.
Informazio gehiago eskuratzeko:
LOIOLA EZKERRALDE S.L.
Bilboko bulego komertziala:
General Concha nº4 parean, 48008 Bilbo
Telefonoa: 944 71 57 44
Posta elektronikoa: VPT-RD14.1@loiola.com
* Bilbo Metropolitarra Eremu Funtzionala: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopelana, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio, Zierbena.

