Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Santurtzin (Bizkaia), erosketan babes ofizialeko erregimen autonomiko 39 etxebizitza tasatuko sustapenean izena ematea, EB2-0528/23-LT-000 espediente zenbakia duena

Argitalpen-data: 

Santurtzi udalerrian erregimen tasatu autonomiko 39 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan VIUDA DE SAINZ, S.L. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Bilbao Metropolitarra Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2023ko irailaren 18a eta 2023ko urriaren 18a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2023ko urriaren 27an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Erregimen autonomiko etxebizitza tasatuak
  • Sustatzailea: Pribatua – VIUDA DE SAINZ, S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 39
    • Horietako:
    • 31 etxebizitza, hiru logela eta bi bainugelakoak (83,02 eta 88,52 m2 bitartekoak)
    • 5 etxebizitza, bi logela eta bi bainugelakoak (66,52 eta 70 m2 bitartekoak)
    • Etxebizitza 1, logela batekoa eta bainugela batekoa (45,04 m2)
    • 2 etxebizitza egokituak, bi logela eta bi bainugelakoak, (75,55 eta 83,89 m2 bitartekoak)
  • Kokapena: Iparragirre Etorbidea 93 C, San Juan de Rompeolas, SANTURTZI
  • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
    • Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak): 150.363,52 €
    • Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak): 252.509,60 €
    • Etxebizitza egokituak: 228.591,87 € eta 244.290,08 €

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio hau hemen kontsultatu daiteke:

Informazio gehiago eskuratzeko:  

VIUDA DE SAINZ, S.L.

El Campillo Industrialdea, 19 – 48500 Abanto-Zierbena

Telefonoa: 946 458 020

Posta elektronikoa: info@kostasanturtzi.com

(*) Bilbao Metropolitarra Eremu Funtzionala: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopelana, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio, Zierbena.