Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Vitoria-Gasteizen (Borinbizkarra), erosketan babes ofizialeko 36 etxebizitzako sustapenean izena ematea, EB1-0801/23-LE-000 espediente zenbakia duena

Argitalpen-data: 

Vitoria-Gasteizko udalerrian erregimen orokorreko 36 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan RESIDENCIAL BASERDI 2023 S.L. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2023ko azaroaren 15a eta 2023ko abenduaren 15a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2023ko abenduaren 26an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitza
  • Sustatzailea: Pribatua – RESIDENCIAL BASERDI 2023 S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 36
    • Horietako:
    • 34 etxebizitza hiru logela eta bi bainugelakoak (90m2-ko azalera erabilgarriarekin)
    • 2 etxebizitza egokitu, bi logela eta bainugela batekoak (90m2-ko azalera erabilgarriarekin)
  • Kokapena: M-37 partzela, 1. sektorea, Borinbizkarra (Zabalgana)
  • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
    • Etxebizitzak + eranskinak: 211.718,99 €
    • Etxebizitza egokitua + eranskinak: 211.718,99 €

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio hau hemen kontsultatu daiteke:

Informazio gehiago eskuratzeko:  

RESIDENCIAL BASERDI 2023 S.L.

Gamarrako Atea, 1 – 112 bulegoa, Deba Eraikina

01013 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 128 887

Posta elektronikoa: registro@sarkis.es

(*) Araba Erdialdeko Eremu Funtzionala: Agurain, Añana, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia.