Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Vitoria-Gasteizen (Salburua), erosketan babes ofizialeko erregimen autonomiko 28 etxebizitza tasatuko sustapenean izena ematea, EB1-0681/22-LT espediente zenbakia duena

Argitalpen-data: 

Vitoria-Gasteizko udalerrian erregimen tasatu autonomiko 28 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan SIERRA VASCA, S.L. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki, Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2023ko uztailaren 17a eta 2023ko abuztuaren 16a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2023ko abuztuaren 28an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Erregimen autonomiko etxebizitza tasatuak
  • Sustatzailea: Pribatua – SIERRA VASCA, S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 28
    • Horietako:
    • 24 etxebizitza hiru logela eta bi bainugelakoak (70 eta 86 m2 bitartekoak)
    • 2 etxebizitza bi logela eta bi bainugelakoak (70 m2)
    • 2 etxebizitza egokituak, bi logela eta bainugela batekoak, (82 m2)
  • Kokapena: RD 33 lursaila (11. sektorea) – (Salburua)
  • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
    • Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak): 241.005,30 €
    • Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak): 280.747,55 €
    • Etxebizitza egokituak: 270.602,32 € eta 272.969,78 €

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio hau hemen kontsultatu daiteke:

Informazio gehiago eskuratzeko:  

SIERRA VASCA, S.L.

General Alava kalea 28

01005 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 230 677

Posta elektronikoa: info.alava@mvre.es

(*) Araba Erdialdeko Eremu Funtzionala: Agurain, Añana, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia.