Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

OHARRA: Ermuan (Bizkaian), babes ofizialeko 16 etxebizitza, eb2-0147/23-le-000 espediente zenbakia duena

Argitalpen-data: 

Residencial Etxeberrieta SM sustatzaileak gaizki eman zituen babes ofizialeko 16 etxebizitzen datuak. Hiru logeraren ordez bi logelakoak izango dira etxebizitza guztiak. Horrez gain, azalerak zein prezioak aldatuko dira. Hori dela eta, berriz argitaratzen dugu iragarkia datuak zuzenduta. Bestalde, 16 etxebizitza tasatu autonomikoen ezaugarriak, EB2-0148/23-LT-000 espediente zenbakia dutenak, ez dute aldaketarik jasango.

RESIDENCIAL ETXEBERRIETA SM Ermuan jabetzan bi sustapen eraikiko ditu: bata, babes ofizialeko 16 etxebizitzako, eta bestea 16 etxebizitza tasatu autonomikoko.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Debabarrenako Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2024ko otsailaren 14a eta 2024ko martxoaren 13a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2024ko martxoaren 22an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

1.Sustapena:

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – RESIDENCIAL ETXEBERRIETA SM
  • Etxebizitza kopurua: 16
    • Horietako:
    • 15 etxebizitza, bi logela eta bi bainugelakoak (62,71 m2-ko eta 63,80 m2-ko bitartekoak)
    • Etxebizitza egokitu 1, bi logela eta bainugela batekoa (64,19 m2-ko azalera erabilgarriarekin)
  • Kokapena: Gipuzkoa etorbidea 15-3, ERMUA (BIZKAIA)
  • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
    • Etxebizitza handiena garaje eta trastelekuarekin: 166.086,76 €
    • Etxebizitza txikiena garaje eta trastelekuarekin: 164.092,66 €
    • Etxebizitza egokitua garaje eta trastelekuarekin: 168.973,8 €