Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Bilbaon, erosketan babes ofizialeko erregimen autonomiko 131 etxebizitza tasatuko sustapenean izena ematea, EB2-0430/24-LT-000 espediente zenbakia duena

Argitalpen-data: 

Bilbao udalerrian erregimen tasatu autonomiko 131 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan AMENABAR ETXEGINTZA BIZKAIA S.M. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Bilbao Metropolitarra Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2024ko apirilaren 22a eta 2024ko maiatzaren 22a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2024ko ekainaren 04an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Erregimen autonomiko etxebizitza tasatuak
  • Sustatzailea: Pribatua – AMENABAR ETXEGINTZA BIZKAIA S.M.
  • Etxebizitza kopurua: 131
    • Horietako:
    • 7 etxebizitza, hiru logela eta bi bainugelakoak (88.52 m2)
    • 105 etxebizitza, bi logela eta bi bainugelakoak (64.34 eta 70 m2 bitartekoak)
    • 7 etxebizitza, bi logela eta bainugela batekoa (70 m2)
    • 6 etxebizitza, logela bat eta bainugela batekoak (47.52 m2)
    • 6 etxebizitza egokituak. bi logela eta bainugela batekoak (66.25 m2)
  • Kokapena: 1. EUko RD-3 partzela, PEko eremu mistoa, Zorrozaurre, BILBAO
  • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
    • Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak): 181.590,27 €
    • Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak): 293.503,75 €
    • Etxebizitza egokituak: 240.085,29 €

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko erregistroan baja izango zara, eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio hau hemen kontsultatu daiteke:

Informazio gehiago eskuratzeko:  

AMENABAR ETXEGINTZA BIZKAIA S.M

Urkixo Zumarkalea 63, behe 48010 Bilbao

Telefonoa: 944 790 600

Posta elektronikoa: comercialbilbao@amenabarpromociones.com

*Bilbao Metropolitarra Eremu Funtzionala: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopelana, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio, Zierbena.