Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Tolosa- Iurre (Gipuzkoa), erosketan babes ofizialeko 12 etxebizitzako sustapenetan izena ematea, EB3-0504/25-LE-000 espediente zenbakia duena

Argitalpen-data: 

Tolosako (Iurre) udalerrian erregimen orokorreko 12 etxebizitza eraikiko ditu, jabetzan, OSTARBI ERAINKUNTZAK ETA ZERBITZUAK S.M. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Tolosaldea Eremu Funtzionalean* etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2025eko ekainaren 17a eta 2025eko uztailaren 15a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2025eko uztailaren 21ean web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitza
  • Sustatzailea: Pribatua – OSTARBI ERAINKUNTZAK ETA ZERBITZUAK S.M.
  • Etxebizitza kopurua: 12, horietako:
    • ‐ 4 etxebizitza, hiru logela eta bi bainugelakoak, 84,05 eta 85,88 m² bitarteko azalera erabilgarriarekin. 
    • ‐ 5 etxebizitza, bi logela eta bainugela batekoak, 54,36 eta 63,56 m² bitarteko azalera erabilgarriarekin
    • ‐ 2 etxebizitza logela bat eta bainugela batekoak, 39,65 eta 45,63 m² bitarteko azalera erabilgarriarekin.
      ‐ 1 etxebizitza egokitu, bi logela eta bainugela batekoak, 83,36 m²‐ko azalera erabilgarriarekin
  • Kokapena: a.20.6/24.1.lurzorua 
    • Etxebizitzen prezioa (BEZik gabe):
      • Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak): 117.069,00 €
      • Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak): 211.147,76 €

      *Prezio hauek aldatu daitezke proiektuko azalerak aldatzen badira proiektua aztertzerakoan.

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:  

OSTARBI ERAIKUNTZAK ETA ZERBITZUAK S.M.

Kontaktua: Arantza Azpillaga

Telefonoa: 648212019

Posta elektronikoa: info@ostarbi.com

* Tolosaldea Eremu Funtzionala: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona y Zizurkil.