Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Oharra, Bilbon (Zorrozaurre) jabetzan etxebizitza tasatu autonomikoko sustapen pribatuari buruzkoa, espediente-zenbakia EB2-0430/24-LT-000 duena

Argitalpen-data: 

AMENABAR ETXEGINTZA BIZKAIA SM sustatzaileak Sail honi jakinarazi dio akats bat dagoela Bilbon (Zorrozaurre) jabetzan etxebizitza tasatu autonomikoko sustapen pribatuan zozketatuko diren etxebizitzen kopuruan, EB2-0430/24-LT-000 zenbakia duena. Sustapen honetako etxebizitzak erregimen autonomikoko 125 etxebizitza tasatu izango dira, eta gainerako 6ak errentamendu babestuan esleitzeko erabiliko dira, honen antzeko ezaugarriak dituen prozesu publiko baten bidez, eta horren berri bide beretik emango da. Sustatzailearen konpromisoek eragin dute aldaketa hori, sustapenaren xede den lursaila lehiaketa publikoan eskuratzeagatik.

Horrela, prozedura honetan zozketatuko diren etxebizitzak honako hauek izango dira:

• Etxebizitza kopurua: 125
      o 7 etxebizitza, hiru logela eta bi bainugelakoak (88.52 m2)
      o 105 etxebizitza, bi logela eta bi bainugelakoak (64.34 eta 70 m2 artekoak)
      o 7 etxebizitza, bi logela eta bainugela batekoak (70 m2).
      o 6 etxebizitza egokitu, bi logela eta bainugela bat dituztenak (66.25 m2)

(Amenabarren komunikatuaren esteka) (PDF, 109 KB)