Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Informazio-oharra: Vitoria-Gasteizko (Aldaia) 42 etxebizitzen sustapenaren (EB1-0026/26-LT-000 espediente zenbakia) gutunetako azaleren (m2) akatsen zuzenketa

Argitalpen-data: 

Vitoria-Gasteizko (Aldaia) erosketan babes ofizialeko erregimen autonomikoko 42 etxebizitza tasaturen sustapenean (EB1-0026/26-LT-000) inskribatzeko bidalitako gutunetan akats bat antzeman dela jakinarazten da.

Gaztelaniazko bertsioari bakarrik eragiten dio akatsak. Logela bateko eta bainugela bateko 7 etxebizitzen azaleran (m²), 90m²-ko azalera okerra adierazi da, baina azalera zuzena 49,80m²-koa da.

Euskarazko bertsioa zuzena da.

Etxebideko webgunean eskuragarri dagoen sustapenaren iragarkian azalera guztiak kontsulta daitezke: