2026ko otsailaren 27an argitaratu da AGINDUA, 2026ko otsailaren 18koa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Zarautz udalerriko Salberdin eremuan araubide orokorreko babes ofizialeko 91 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari.
91 etxebizitzak ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:
|
Logela kopurua |
Etxebizitza kopurua |
Azalera minimoa |
Azalera maximoa |
|
3 |
7 |
82,89 m² |
86,59 m² |
|
2 |
73 |
61,20 m² |
68,10 m² |
|
1 |
7 |
41,41 m² |
42 m² |
|
3 |
*2 |
105,62 m² |
105,62 m² |
|
2 |
*2 |
87,76 m² |
87,76 m² |
*Etxebizitza egokitua
|
Kupoa: Mugikortasun urri iraunkorra |
Kupoa: Eskubide subjetiboa |
Kupoa: 36 urtetik beherakoak |
Kupoa: Behar berezia |
Kupoa: Orokorra |
|
4 etxebizitza (%100) |
10 etxebizitza (%11,49) |
34 etxebizitza (%39,08) |
23 etxebizitza (%26,44) |
20 etxebizitza (%22,99) |
Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:
Errolda: Agindu hau argitaratzen den egunean, eskaeraren titularretako batek, gutxienez, etenik gabeko urtebeteko antzinatasuneko errolda izan behar du Zarautzen ala azken bost urteetan hiru urteko antzinatasuna, erroldan etenak izanez gero. Mugikortasun murriztua duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute egiaztatu behar udalerri honetan erroldatuta daudenik, parte hartu ahal izateko.
Etxebideko eskaera: Etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Zarauzko udalerrian. Mugikortasun murriztua duten pertsonek parte hartu ahal izango dute edozein dela eskaera-udalerria.
Diru-sarrerak: 2024. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ezin dira izan 9.000 euro baino txikiagoak eta 46.463,29 euro baino handiagoak. Mugikortasun murriztua duten desgaituek, desgaitu psikikoek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dituzte gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko. Etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonek ere ez dituzte diru-sarrerak egiaztatu beharko. Diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat joko dira gaitasuna judizialki aldatu ez zaien eta bizikidetza-unitatearen parte diren adin nagusiko pertsona guztiak.
Bizikidetza-unitatearen tamaina: Bizikidetza unitateak ez izatea 8 kide baino gehiago.
Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2026ko martxoaren 2tik 20ra bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Garrantzitsua da aipatu diren data hauen artean ematea izena (eta ez arinago). Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.
Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:
- Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.
- Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), Andia kalea 13, 20004 Donostia, Gipuzkoa
- Postaz: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Andia kalea 13, 6. solairua. 20004 Donostia, Gipuzkoa (Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin).
Oharra:
Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.
Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren egokitu zaizun etxebizitza bati uko egingo bazenio, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.

