2024ko azaroaren 11n argitaratu da Bilboko Txurdinagan, Jesús Galinzen kaelan, 72 zuzkidura bizitokoesleitzeko prozedurari hasiera ematen dion Agindua, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
72 zuzkidura bizitokiek ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:
Logela kopurua |
Etxebizitza kopurua |
Azalera minimoa |
Azalera maximoa |
Espazio zabalak |
36 |
36,85 m² |
38,41 m² |
1 |
24 |
38,41 m² |
59,44 m² |
2 |
10 |
59,44 m² |
62,33 m² |
1 |
(*)2 |
62,33 m² |
62,33 m² |
(*) Zuzkidura bizitoki egokituak
Kupoa: Mugikortasun urri iraunkorra (36 urtetik beherakoak) |
Kupoa orokorra: 36 urtetik beherakoak |
2 zuzkidura bizitoki (%100) |
70 zuzkidura bizitoki (%39,80) |
Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:
Diru-sarrerak: 2023. urteko errenta aitorpenaren zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 43.753,71 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea. *Ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek edo etxebizitza bat izateko eskubide subjektiborako eskubidea onartuta dutenek. Diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat joko dira gaitasuna judizialki aldatu ez zaien eta bizikidetza-unitatearen parte diren adin nagusiko pertsona guztiak.
Errolda: Agindu hau argitaratzen den egunean, titularretako batek behintzat errolda izan behar du Bilbon. *Mugikortasun murriztuko kupoan parte hartzen duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute errolda-baldintza hau bete behar.
Eskatzen den udalerria: alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Bilboko udalerrian edo Bilbao Metropolitarreko Eremu Funtzionala udalerriren batean: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio eta Zierbena. *Mugikortasun murriztua duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek parte hartu ahal izango dute edozein dela eskaera-udalerria.
Bizikidetza unitatea: bizikidetza unitatea ezin da lau kide baino gehiagokoa izan.
Esleipen prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Gauzak horrela, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2024ko azaroaren 14tik eta 29ra bitartean (biak barne), izena eman behar duzu. Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean topatuko duzu.
Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:
- Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.
- Aurrez aurre: Eskaera sinatu eta eman Zuzenean-en (hobeto aurrez hitzordua hartuta), kale Nagusia 85, beheko solairua. 48011, Bilbao
- Postaz: bidali dokumentazioa postaz Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, kale Nagusia 85, 6. solairua. 48011, Bilbao. *Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin.
Oharra:
Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.
Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren egokitu zaizun etxebizitza bati uko egingo bazenio, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.