Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Getxoko Sarrikobason 68 babes ofizialeko etxebizitza (alokairua) sustapenean izena emateko epea irekiko da 2024ko apirilaren 3tik 19ra bitartean (biak barne)

Argitalpen-data: 

2024ko apirilaren 2an Getxoko udalerriko Sarrikobason araubide orikorreko 68 babes ofizialeko etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion Agindua argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

68 etxebizitzak ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

Logela kopurua Bizitoki kopurua Azalera minimoa Azalera maximoa
1 6 50,11 m² 55,55 m²
2 48 55,40 m² 65,09 m²
3 11 78,11 m² 88,55 m²
2 (*)3 89,86  89,86 m²

*Etxebizitza egokituak

Kupoa: Mugikortasun urriko elbarriak Kupoa: 36 urtetik beherakoak Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa Kupoa: Behar bereziak Kupoa: Orokorra
3 etxebizitza (%100) 26 etxebizitza (%40,00) 5 etxebizitza (%7,69) 19 etxebizitza (%29,23) 15 etxebizitza (%23,07)

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Diru-sarrerak: 2022. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ezin dira izan 9.000 euro baino txikiagoak eta 43.753,71 euro baino handiagoak. Eskakizuna egiaztatzeko, inskripzioko titular guztien diru-sarreren batura hartuko da aintzat. Mugikortasun urriko desgaitasuna dutenek, desgaitasun psikikoa dutenek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dituzte gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko. Etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortua dutenek ere ez dituzte diru-sarrerak egiaztatu beharko.
  • Errolda: Agindu hau argitaratzen den egunean, titularretako batek behintzat etenik gabeko urtebeteko antzinatasuneko errolda izan behar du Getxon ala azken bost urteetan hiru urteko antzinatasuna, erroldan etenak izanez gero. Mugikortasun urria duten pertsonek eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute errolda-baldintza hori bete behar.
  • Eskatzen den udalerria: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Getxon edo Bilbao Metropolitarreko eremu funtzionaleko udalerriren batean. Mugikortasun urria duten pertsonek eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek eskaera-udalerria edozein dela ere parte hartu ahal izango dute.
  • Bizikidetza-unitatearen kide-kopurua: bizikidetza unitatea ezin da sei kide baino gehiagokoa izan.

Esleipen prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Gauzak horrela, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2024ko apirilaren 3tik 19era bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Telematikoki: www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.
  • Postaz: bidali dokumentazioa postaz Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, kale Nagusia 85, 6. solairua. 48011, Bilbao. *Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin.
  • Aurrez aurre: Eskaera sinatu eta eman Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), kale Nagusia 85, beheko solairua. 48011, Bilbao

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen dutenek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu eta baita izena modu egokian emateko jarraibideak.

Gogoan izan, esleipen prozedura honetarako izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko egoeran ez duela inolako ondoriorik izango. Bestetik, jakin, izena eman, baina esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren, egokitu zaizun etxebizitza bati uko eginez gero, aldiz, zure espedienteari baja emango zaiola Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzula berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.