2025ko otsailaren 10ean argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ZARAUZko udalerrian, Salberdin, 60 zuzkidura bizitokien esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak zehazten dituen Agindua.
60 Zuzkidura bizitokiak ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:
Logela kopurua |
Etxebizitza kopurua |
Azalera minimoa |
Azalera maximoa |
1 |
*3 |
53,15 m² |
53,15 m² |
1 |
54 |
36,97 m² |
50,46 m² |
2 |
3 |
52,94 m² |
52,94 m² |
*Zuzkidura bizitoki egokitua
Kupoa: Mugikortasun urri iraunkorra |
Kupoa: 36 urtetik beherakoak |
Kupoa: behar berezia |
3 Zuzkidura bizitoki |
28 Zuzkidura bizitoki |
29 Zuzkidura bizitoki |
Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:
Adina: Agindu hau argitaratzen den egunean 36 urte baino gutxiago izatea. Izen-emate bateratuen kasuan, nahikoa izango da inskripzioaren titularretako bat 36 urtetik beherakoa izatea. Zuzkidura bizitoki egokituen kupoan parte hartuko duten interesdunek edozein dela euren adina hartu ahal izango dute parte.
Errolda: Etxebiden izena emanda duen titularretako bat, gutxienez, Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea agindu hau argitaratzen den datan. Mugikortasun murriztua duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute egiaztatu behar udalerri honetan erroldatuta daudenik, parte hartu ahal izateko.
Etxebideko eskaera: Etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Zarautzko udalerrian. Mugikortasun murriztua duten pertsonek parte hartu ahal izango dute edozein dela eskaera-udalerria.
Diru-sarrerak: Egiaztatzea 2023. urteko errenta aitorpenaren zergaldiko diru-sarrera haztatuak ez direla 3.000 euro baino txikiagoak eta ez direla 45.022,57 euro baino handiagoak. Ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek edo etxebizitza bat izateko eskubide subjektiborako eskubidea onartuta dutenek. Diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat joko dira gaitasuna judizialki aldatu ez zaien eta bizikidetza-unitatearen parte diren adin nagusiko pertsona guztiak.
Bizikidetza-unitatearen tamaina: Bizikidetza unitateak ez izatea 3 kide baino gehiago.
Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2025eko otsailaren 12tik 25era bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Garrantzitsua da aipatu diren data hauen artean ematea izena (eta ez arinago). Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.
Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:
- Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.
- Aurrez aurre:
- Zarauzko etxebizitza bulegoan. Salegi Kalea, 14, 20800 Zarautz, Gipuzkoa
Ordutegia: 08:30 14:30 egunero, eta asteazkenetan gainera arratsaldez 16:00-18:00.
Telf. 943 00 51 29 etxebizitza@zarautz.eus - Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), Andia kalea 13, 20004 Donostia, Gipuzkoa
- Zarauzko etxebizitza bulegoan. Salegi Kalea, 14, 20800 Zarautz, Gipuzkoa
- Postaz: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Andia kalea 13, 6. solairua. 20004 Donostia, Gipuzkoa (Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin).
Oharra:
Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.
Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren egokitu zaizun etxebizitza bati uko egingo bazenio, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.