AGINDUA, 2023ko urriaren 27koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio 48 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari
Azpeitiko udalerrian, Loiolako Ignazio etorbidean.
48 zuzkidura bizitokiak ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:
Logela kopurua | Zuzkidura bizitoki kopurua | Azalera minimoa | Azalera maximoa |
1 | *2 | 32,60 m² | 33,20 m² |
1 | 29 | 28,20 m² | 46,50 m² |
2 | 17 | 43,80 m² | 53,50 m² |
*Etxebizitza egokituak
Kupoa: Mugikortasun urri iraunkorra (36 urtetik beherakoak ) | Kupoa: 36 urtetik beherakoak/orokorra |
2 zuzkidura bizitoki | 46 zuzkidura bizitoki |
Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:
- Adina: Agindu hau argitaratzen den egunean 36 urte baino gutxiago izatea. Izen-emate bateratuen kasuan, nahikoa izango da inskripzioaren titularretako bat 36 urtetik beherakoa izatea.
- Etxebideko eskabidea: Etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Azpeitiko udalerrian edo Urola Kostako Eremu Funtzionalean: Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia. Mugikortasun urria duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek aukera izango dute parte hartzeko, edozein dela ere eskatzen duten udalerria.
- Errolda: Etxebizitza-eskaeraren titularretako batek, gutxienez, Azpeitiko udalerrian erroldatuta izan beharko du agindu hau argitaratzen den datan. Dena dela, genero-indarkeria pairatu duten emakumeek eta mugikortasun urria egiaztatu duten pertsonek ez daukate baldintza hori bete beharrik.
- Diru-sarrerak: 2022. urteko errenta aitorpenaren zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 42.315 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea. Baldintza egiaztatzeko, izen-ematearen titular guztien diru-sarreren batura hartuko da kontuan. Mugikortasun urria duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko. Etxebizitza-eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonek ere ez dute diru-sarrerarik egiaztatu behar izango.
- Bizikidetza unitatea: Bizikidetza unitatea ez da izango hiru kidekoa baino handiagoa.
Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2023ko azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Garrantzitsua da aipatu diren data hauen artean ematea izena (eta ez arinago). Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.
Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:
- Telematikoki: www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.
-
Aurrez aurre:
- Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), Andia kalea 13, 20004 Donostia, Gipuzkoa
- AZPEITIA BERRITZEN. Enparan Kalea, 34, behea. 20730 Azpeitia, Gipuzkoa -
Postaz: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Andia kalea 13, 6. solairua. 20004 Donostia, Gipuzkoa (Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin).
Oharra:
Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.
Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren egokitu zaizun etxebizitza bati uko egingo bazenio, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.