Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Urretxuko udalerriko, Gainzabal eremuan 20 etxebizitzen (babes orokorra) esleipen prozeduran parte hartzeko izena emateko epea irekiko da martxoaren 12tik 27ra bitartean (biak barne).

Argitalpen-data: 

2025ko martxoaren 7an argitaratu da EHAAn Urretxuko udalerrian, Gainzabal eremuan, araubide orokorreko babes ofizialeko 20 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion, 2025eko otsailaren 19ko, Agindua.

 

20 etxebizitzak ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

Logela kopurua

Etxebizitza kopurua

Azalera minimoa

Azalera maximoa

3

6

87,60 m²

87,92 m²

2

11

68,31 m²

68,52 m²

1

3

47,40 m²

47,40 m²

*Etxebizitza egokitua

 

Kupoa: etxebitza eskubide subjetiboa

Kupoa: etxebizitza behar berezia

Kupoa: 36 urtetik beherakoak

Kupoa: orokorra

3 Etxebizitza (%15,00)

7 Etxebizitza (%35,00)

6 Etxebizitza (%30,00)

4 Etxebizitza (%20,00)

 

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

Errolda: Agindu hau argitaratzen den egunean, titularretako batek behintzat errolda izan behar du Urretxun. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute errolda-baldintza hau bete behar.

Eskatzen den udalerria: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Urretxuko udalerrian.

Diru-sarrerak: 2023. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ezin dira izan 9.000 euro baino txikiagoak eta 45.022,57 euro baino handiagoak. Mugikortasun murriztua duten desgaituek, desgaitu psikikoek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dituzte gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko. Etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortua duten pertsonek ere ez dituzte diru-sarrerak egiaztatu beharko. Diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat joko dira gaitasuna judizialki aldatu ez zaien eta bizikidetza-unitatearen parte diren adin nagusiko pertsona guztiak.

Bizikidetza unitatea: Bizikidetza-unitateek ez dituzte izango 6 kide baino gehiago.

  

Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2025ko martxoaren 12tik 27ra bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Garrantzitsua da aipatu diren data hauen artean ematea izena (eta ez arinago). Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

 

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

– Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.

– Aurrez aurre: 

• URRETXUKO Udaletxea. Iparragirre kalea 20 (Abenidako sarrera). Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. HARRERA ZERBITZUAn

• Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), Andia kalea 13, 20004 Donostia, Gipuzkoa

– Postaz: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Andia kalea 13, 6. solairua. 20004 Donostia, Gipuzkoa (Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin).

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren egokitu zaizun etxebizitza bati uko egingo bazenio, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.