2024ko maiatzaren 21ean Barakaldo udalerriko Altos Hornos kalean araubide orokorreko babes ofizialeko 108 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion Agindua argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
108 etxebizitzak ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:
Logela kopurua | Etxebizitza kopurua | Azalera minimoa | Azalera maximoa |
1 | 13 | 42,63 m² | 43,62 m² |
2 | 76 | 56.00 m² | 66,09 m² |
3 | 14 | 81,02 m² | 87,18 m² |
2 | (*)5 | 66,09 m² | 66.09 m² |
*Etxebizitza egokituak
Kupoa: Mugikortasun urria | Kupoa: 36 urtetik beherakoak | Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa | Kupoa: Behar bereziak | Kupoa: Orokorra |
5 etxebizitza (%100) | 41 etxebizitza (%39,80) | 11 etxebizitza (%10,68) | 29 etxebizitza (%28,15) | 22 etxebizitza (%21,35) |
Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:
- Diru-sarrerak: 2022. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ezin dira izan 9.000 euro baino txikiagoak eta 43.753,71 euro baino handiagoak. *Mugikortasun murriztua duten desgaituek, desgaitu psikikoek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dituzte gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko. Etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortua duten pertsonek ere ez dituzte diru-sarrerak egiaztatu beharko. Diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat joko dira bizikidetza-unitatearen parte diren adin nagusiko pertsona guztiak».
- Errolda: Agindu hau argitaratzen den egunean, titularretako batek behintzat etenik gabeko 2 urteko antzinatasuneko errolda izan behar du Barakaldon. *Mugikortasun murriztuko kupoan parte hartzen duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute errolda-baldintza hau bete behar.
- Eskatzen den udalerria: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Barakaldon. Dena dela, mugikortasun murriztuko kupoan parte hartzen duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek eskaera-udalerria edozein dela ere parte hartu ahal izango dute.
- Bizikidetza-unitatearen kide-kopurua: bizikidetza unitatea ezin da sei kide baino gehiagokoa izan.
Esleipen prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Gauzak horrela, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2024ko maiatzaren 24tik ekainaren 10era bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.
Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:
- Telematikoki: www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.
- Postaz: bidali dokumentazioa postaz Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, kale Nagusia 85, 6. solairua. 48011, Bilbao. *Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin.
- Aurrez aurre: Eskaera sinatu eta eman Zuzenean-en (hobeto aurrez hitzordua hartuta), kale Nagusia 85, beheko solairua. 48011, Bilbao
Oharra:
Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen dutenek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu eta baita izena modu egokian emateko jarraibideak.
Gogoan izan, esleipen prozedura honetarako izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko egoeran ez duela inolako ondoriorik izango. Bestetik, jakin, izena eman, baina esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren, egokitu zaizun etxebizitza bati uko eginez gero, aldiz, zure espedienteari baja emango zaiola Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzula berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.