2026ko uztailaren 6an, Amurrioko udalerrian, araubide bereziko babes ofizialeko 60 etxebizitza errentan esleitzeko behin behineko esleipendunen zerrendak eta itxaron zerrendak argitaratzen dira.
Informazio hau ikusteko:
- www.etxebide.euskadi.eus/kontsultatu zure etxebizitza eskaera
- www.euskadi.eus/egoitza elektronikoa/iragarki taula
Sailburuordeari gorako errekurtsoak aurkezteko epea: 2026ko abuztuaren 6ra arte.
Errekurtsoak aurkezteko tokia:
- Aurrez aurre:
- Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzuan: Ramiro de Maeztu kalea, 10 beheko solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz, aurrez hitzordua eskatuta.
- Postaz:
- Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Samaniego 2, 01008 Vitoria-Gasteiz.

