Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

EAE-ko laguntzen xedapen orokorrak.

Babespeko jardunak

  • Babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatutako eraikuntza berriko etxebizitzak sustatzea, alokairuan edo salmentan lagatzeko edo norberaren erabilerarako.
  • Etxebizitza libreak sustatzea alokairu babestuan jartzeko.
  • Babes ofizialeko etxebizitzak eta erabilitako etxebizitza libreak eskuratzea, betiere eskuratzailearen bizileku ohiko eta iraunkorra izango badira.
  • Azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzen titularrek lurzoruaren jabetza erostea.
  • Erabilitako etxebizitza alokatzea (errentariarentzako laguntzak).
  • Etxebizitza alokairu babestuan jartzea.
  • Etxebizitzak erostea babespeko alokairuan jartzeko, baita etxebizitzak lagatzea ere alokairu babestuan jartzeko.
  • Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzea.
  • Birgaitze-jardunak, baldin eta etxebizitzak sustatzeko helburua badute, ondoren jabetzan edo alokairu babestuan jartzeko.
  • Hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzea.
  • Zuzkidura-alojamenduak sustatzea eta eraikitzea.
  • Landa-inguruneetan etxebizitzak birgaitzeko eta alokairuan jartzeko proiektu pilotuak martxan jartzea, ingurune hori sustatzeko programa publikoen lagungarri gisa.

Finantza-neurri motak

  • Finantzaketa kualifikatua: mailegu kualifikatuak eta banku-deskontuak.
  • Zuzeneko laguntza ekonomikoak: subsidiazio osoa edo partziala, eta itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.

Mailegu kualifikatuen finantza-baldintzak:

Euriborra da erreferentziazko hipoteka-indizea. Hasierako onarpen-tasak goreneko baten eta gutxieneko baten artean daude, babespeko jardunaren arabera:

FIGURAEPEAGUTXIENEKO TASAGEHIENEKO TASA

 Alokairuan edo salmentan lagatzeko SUSTATZEA / Alokairuan lagatzeko BIRGAITZEA

 20 + 4 (15 urteko errentamendua)

 30 + 4 (50 urteko errentamendua)

 E + 2,25% E + 4,00 %
 Zuzkidura-alojamenduak sustatu eta eraikitzea 30 + 3 E + 2,25% E + 4,00 %
 Etxebizitzak eskuratu edo lagatzea alokairu errentamendu jartzeko

 15 + 8 (15 urteko errentamendua) 

 25 + 8 (50 urteko errentamendua)

 E + 2,25% E + 4,00 %
 Lurzorua eskuratzea eta/edo urbanizatzea 12 (6 + 6) edo 12 (9 + 3) E + 2,25% E + 4,00 %
 Babes publikoko etxebizitzak ESKURATZEA Finantziazioa salmenta-prezioaren ≤80% 35 urte eta gabealdi gehigarriko 3 urte E + 1,25% E + 2,25%
 Ondare urbanizatua eta eraikia BIRGAITZEA 15 urte eta gabealdi gehigarriko 3 urte E + 1,25% E + 2,50%

Hileko kuota-ordainketa (amortizazioa eta interesak) ezarri da. Behin hamabi hilabete igaro ondoren, interes-tasa eguneratzen da sei hilean behin.

Berriz erosteko bermea

Kreditu-entitateek eta EAEko Administrazioak sinatutako finantza-lankidetzako hitzarmenaren esparruan, etxebizitzaren eskuratzaileak hipoteka-kreditua ordaindu ezin badu, Etxebizitza Sailak berriz erosiko du etxebizitza.

Babes Publikoko Etxebizitzak Ezaugarriak

Etxebizitza-mota

  • Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak (sozialak).
  • Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak.
  • Etxebizitza tasatu autonomikoak.
  • Udaleko etxebizitza tasatua.

Gehieneko azalera

  • Etxebizitza: 90 m2 erabilgarri (120 m2 5 kideko edo kide gehiagoko bizikidetza-unitateetan edo familia ugarietan, birgaitze bidezko sustapenetan eta Birgaitze Integratuko Eremuetan, sustapen bakoitzean gehienez etxebizitzen %3 izan daitezkeela aintzat hartuta).
  • Trastelekua: 13,5 m2.
  • Garajearen gehieneko azalera erabilgarria: 30 m2 (20 m2 baldin eta sarbidea eta erabilera indibidualak badira).

Lurzoruaren ondore-balioaren mugak

  • Gehieneko salmenta-prezioaren %15 erregimen bereziko etxebizitzetan.
  • Gehieneko salmenta-prezioaren %20 erregimen orokorreko etxebizitzetan.
  • Gehieneko salmenta-prezioaren %25 etxebizitza tasatu autonomikoetan.

Esleipen-prozedura

  • Saila eta Sailaren Sozietate Publikoak: notario aurreko zozketa. Sailaren Erregistroan inskribatutako pertsonak.
  • Udalen esku-hartzea: notario aurreko zozketa. Sailaren erregistroan edo Udalaren erregistroan inskribatutako pertsonak. Erroldatze-baldintzak ezartzeko askatasuna (salbu eta Sailaren laguntzak jaso badira, gehieneko erroldatzea: 3 urte).
  • Sustatzaile pribatuak udalaren esku-hartzerik gabe: notario aurreko zozketa. Sailaren Erregistroan inskribatutako pertsonak.

Baremazioa lehentasun-ordenan alokairuko sustapenetarako:

  • Antzinatasuna Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko inskripzioan.
  • Bizikidetza-unitateko kide kopurua
  • Diru-sarrerak
  • Erroldatzea
  • Etxebizitza-premia berezia

Babes-erregimenaren iraupena: Iraunkorra. Deskalifikazioa aintzat hartuko da birkokatzeetarako (desjabetzeak) etxebizitzei dagokienez soilik. Birkokatutako pertsonek edo haien kausadunek izango dute etxebizitza horiek deskalifikatzeko aukera, behin 20 urte igaro ondoren kalifikazio-egunaz geroztik.

Zuzkidura-alojamenduak

  • Alojamendu-unitate bakoitzaren azalera erabilgarria ez da ez 25 m2 erabilgarritik beherakoa ez 60 m2 erabilgarritik gorakoa izango.
  • Jateko, janaria prestatzeko eta lo egiteko gela bat izango dute gutxienez, eta orobat dutxa duen komun bat.

Eskatzailen baldintzak

    • Adin nagusikoa edo emantzipatua izatea.
    • Etxebizitza premia: bizikidetza-unitateko kide guztiek ezin dute jabetzako, azalera- edo gozamen-eskubideko etxebizitzarik izan aurreko bi urteetan, eta horrela jarraitu behar dute salerosketaren eskritura publikoa egin arte edo alokairu-kontratua egin arte.
      Salbuespenak:

1.)   Titularrak izatea edo aurreko bi urteetan izana, jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean edozein portzentajetan EAEko etxebizitza bati dagokionez eta etxebizitza ohiko eta iraunkor gisa, eta etxebizitza hori honako zirkunstantzia hauetan badago: a.) ez ditu biltzen 317/2002 Dekretuaren bizigarritasun-baldintzak, b.) judizialki beste ezkontidearen familia-bizileku esleitu izatea dibortzio- edo banantze-prozesu baten ondoren edo izatezko bikoteen azkentze-prozesu baten ondoren c.) jabearekin ahaidetasunik ez duen hirugarren pertsona bati esleitu izatea hipoteka exekutatzeko prozesu baten ondoren d.) bizigarritasun-baldintzak ez betetzea titularrak 70 urtetik gorakoak direnean

2.)   Etxebizitzaren titulartasuna bateragarria da jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean beste etxebizitza baten edo batzuen % 50 baino gutxiagoren titulartasunarekin; betiere partaidetzen balio osoa 75.000 eurotik gorakoa ez bada.

3.)   Etxebizitza-premia izateko baldintzatik salbuetsitako pertsonak errentamendu-erregimeneko etxebizitzaren eskatzaile gisa soilik inskriba daitezke Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan.

  • Etorkizuneko titularretako bat Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea, araudi aplikagarriak zehaztutako gutxieneko antzinatasunarekin.
  • Diru-sarrerak. Bizikidetza-unitatearen parte diren pertsona guztiak hartuko dira diru-sarrera zenbakarrien jasotzailetzat, betiere babes ofizialeko etxebizitzaren titularkide izan behar badute.
    • erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen alokairurako: 3.000 eta 25.000 euro bitartean;
    • erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen erosketarako: 9.000 eta 25.000 euro bitartean.
    • erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen eta zuzkidura-alojamenduen alokairurako: 3.000 eta 39.000 euro bitartean.
    • erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen erosketarako: 9.000 eta 39.000 euro bitartean.
    • etxebizitza tasatu autonomikoen erosketa eta alokairurako: 12.000 eta 50.000 euro bitartean.
    • Genero-indarkeriaren biktimen eta mugigarritasun murriztua duten pertsonen kasuan, ez dago gutxieneko diru-sarrerarik alokairurako. Mugigarritasun murriztua duten pertsonen kasuan, erosketarako gutxieneko diru-sarrera 3.000 euro da.
  • Diru-sarreren ponderazioa: DSP=ZO DSZ*N*A
    • DSZ: Diru-sarrera zenbakarriak ZO: PFEZren aitorpenaren zerga-oinarria (lan-etekinei buruzkoa: ZO + hobariak).
    • N: ponderazio-koefizientea kide kopuruaren arabera (1= 1,00; 2=0,95; 3 = 0,90; 4 = 0,85; 5 = 0,75; 6 = 0,65; 7 = 0,55; 8 edo gehiago = 0,50).
    • A: ponderazio-koefizientea diru-sarreren %20 dakarten kide kopuruaren arabera (1 = 1,00; 2 = 0,90; 3 edo + = 0,85.
  • Etxebizitza eskuratzeko erregimena eta udalerria izendatzea: Eskaeran etxebizitza eskuratzea erosketa-erregimenean edo alokairu-erregimenean eskatu ahalko da, baina ez bietan aldi berean. Erroldatuta dauden udalerrietan, beren lantokienetan edo haietan guztietan parte hartu ahalko dute eskatzaileek.
  • Esleipen-prozeduretan parte hartzea:  aldez aurretik apuntatu diren zozketetan soilik parte hartuko dute interesdunek eta betiere araudi aplikagarriko eskakizun guztiak betetzen badituzte.
  • Eskriturak eta kontratua egitea.

Babes Publikoko Etxebizitzen Gehieneko Prezioak

Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen lehen eskualdaketaren oinarrizko prezioa:

  • Azalera-eskubidea:
    • I. eranskineko udalerriak: 1.481,19 €/m2 erabilgarri bakoitzeko; II. eranskineko udalerriak: 1.433,08 €/m2 erabilgarri bakoitzeko; Gainerako udalerriak: 1.294,57 €/m2 erabilgarri bakoitzeko.
    • Eranskinak: 0,4*Oinarrizko prezioa..
  • Jabetza osoa:
    • I. eranskineko udalerriak: 1.629,31 €/m2 erabilgarri bakoitzeko; II. eranskineko udalerriak: 1.576,40 €/m2 erabilgarri bakoitzeko; Gainerako udalerriak: 1.424,03 €/m2 erabilgarri bakoitzeko.
    • Eranskinak: 0,4*Oinarrizko prezioa.

Erregimen tasatuko babes ofizialeko etxebizitzen lehen eskualdaketaren oinarrizko prezioa:

    • Azalera-eskubidea:
      • I. eranskineko udalerriak: 2.468,63 €/m2 erabilgarri bakoitzeko; II. eranskineko udalerriak: 2.388,47 €/m2 erabilgarri bakoitzeko; Gainerako udalerriak: 2.156,01 €/m2 erabilgarri bakoitzeko.
      • Eranskinak: 0,28*Oinarrizko prezioa.
    • Jabetza osoa:
      • I. eranskineko udalerriak: 2.715,49 €/m2 erabilgarri bakoitzeko; II. eranskineko udalerriak: 2.627,32 €/m2 erabilgarri bakoitzeko; Gainerako udalerriak: 2.371,61 €/m2 erabilgarri bakoitzeko.
      • Eranskinak: 0,28*Oinarrizko prezioa.
    • Erregimen orokorreko eta erregimen tasatuko babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioa lortzeko, oinarrizko prezioei honako koefiziente hauek aplikatu behar zaizkio: 1,15 lehen 45 m2-etan; 1,10, 60 m2-ra arte; 1, 75 m2-ra bitarte; 0,8, 90 m2-ra bitarte; 0,8, 90m2-tik aurrera. Gainera, dentsitate baxuko etxebizitzen prezioa %10 igo daiteke.
    • Etxebizitza sozialen lehen eskualdaketaren gehieneko prezioa:
      • Azalera-eskubidea: Sustapen publikoko etxebizitzak: 734,13 €/m2 erabilgarri bakoitzeko; Sustapen pribatuko etxebizitzak: 975,90 €/m2 erabilgarri bakoitzeko.
      • Jabetza osoa: Sustapen publikoko etxebizitzak: 807,54 €/m2 erabilgarri bakoitzeko; Sustapen pribatuko etxebizitzak: 1073,49 €/m2 erabilgarri bakoitzeko.
      • Eranskinak: 0,46*Gehieneko prezioa.
    • Bigarren eta ondorengo eskualdaketetan, prezioa honako hau izango da:
      • Behin betiko kalifikazioa egin eta 1-15 urteen artean saltzen bada: une horretan indarrean dagoen gehieneko prezioa.
      • Behin betiko kalifikazioa egin eta 15-40 urteen artean saltzen bada: une horretan indarrean dagoen gehieneko prezioa, %20ko gehikuntzarekin.
        Azalera-eskubidean eraikitako babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, bigarren eta ondorengo eskualdatzeen gehieneko prezioa kalkulatzeko kontuan hartuko da azaroaren 3ko Aginduaren, azalera-eskubideko etxebizitzen balio-galeraren mekanismoak arautzen dituenaren III. Eranskinean ezarritako balorazio-sistema.
LurraldeaI. eranskineko udalerriakII. eranskineko udalerriak
 Araba/Álava Llodio, Vitoria-Gasteiz Salvatierra/Agurain, Amurrio, Oyón/Oion
 Bizkaia Amorebieta, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbao, Durango, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Leioa, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Sestao y Sopelana Abadiño, Abanto y Ciérvana/Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Bakio, Balmaseda, Barrika, Berriz, Derio, Elorrio, Etxebarri, Gorliz, Güeñes, Igorre, Iurreta, Larrabetzu, Lekeitio, Lemoa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Orduña, Ortuella, Plentzia, Sondika, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zaldibar, Zalla, Zamudio, Zaratamo, Zeberio, Zierbena, Ziortza-Bolibar
 Gipuzkoa Andoain, Arrasate, Astigarraga, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irún, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Tolosa y Zarautz Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Elgoibar, Eskoriatza, Getaria, Ibarra, Lazkao, Legazpia, Oñati, Ordizia, Orio, Soraluze-Placencia de las Armas, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zestoa, Zizurkil, Zumaia, Zumarraga

Gehieneko errentak urtean

Urteko gehieneko errenta errentariaren urteko sarreren arabera ezarriko da eta etxebizitzaren eta eranskinen gehieneko salmenta-prezioaren portzentaje baten antzera kalkulatzen da. Portzentaje horiek aldatu egiten dira etxebizitza azalera-eskubidean (AE) bada edo jabetza osoan (JO) bada.

Etxebizitza sozialak
Bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak Sustapen publikoaSustapen pribatua
 AE JO AE JO
 3.000 eurora arte 2,5 2,27 1,88 1,71
 3.001 eta 9.000 euro bitartean 3,5 3,18 2,63 2,39
 9.001 eta 15.000 euro bitartean 4,5 4,09 3,40 3,08
 15.001 eta 18.000 euro bitartean 5,2 4,73 3,91 3,56
 18.001 eta 22.000 euro bitartean 6,0 5,45 4,50 4,10
 22.001 eta 25.000 euro bitartean 7,25 6,60 5,45 4,96
 25.001 eta 28.000 euro bitartean 8,25 7,50 6,20 5,64
 28.001 eta 35.000 euro bitartean 10,6 9,64 8,00 7,25
 35.000 euro baino gehiago 11,8 10,73 8,88 8,07

 

Erregimen orokorra
BUren diru-sarrerakAEJO
 15.000 €-ra bitarte 2,50 2,27
 15.001 eta 21.000 € bitartean 3,20 2,91
 21.001 eta 25.100 € bitartean 4,00 3,64
 25.101 eta 30.000 € bitartean 4,70 4,27
 30.001 eta 35.000 € bitartean 5,20 4,73
 35.000 €-tik gora 5,70 5,18

 

Tasatu autonomikoen erregimena
BUren diru-sarrerakAEJO
 12.000 eta 18.000 € bitartean 2,00 1,82
 18.001 eta 21.000 € bitartean 2,40 2,18
 21.001 eta 27.000 € bitartean 3,20 2,91
 27.001 eta 35.000 € bitartean 3,50 3,18
 35.000 €-tik gora 3,70 3,41

Urteko gehieneko errenta automatikoki eguneratuko da, EAEko KPIk izandako portzentajezko aldaketaren arabera.

Erregimen Autonomikoko zuzkidura=alojamenduak okupatzeagatiko hileko kanona

Bizikidetza-unitatearen sarrerak Hileko kanona (eurotan)
 ZA logela 1 ZA 2 logela
 15.000 eurora arte 150 180
 15.001 eta 21.000 euro bitartean 200 240
 21.001 eta 25.000 euro bitartean 250 300
 25.101 eta 35.000 euro bitartean 300 360
 35.000 euro baino gehiago 350 420

 

Zuzkidura-alojamenduak berarekin lotuta garajerik badu, lortzen den kanonari 60 euro gehiago gehituko zaizkio.

Azken aldaketako data: