Hasiera

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio
  • Etxebizitzaren Giga Plana 2021-2023
  • Gaztelagun
  • Ezohiko neurriak
  • Puntu lila
  • W3C-WAI. Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Etxebizitza Sailak baldintzak hobetu ditu gazteei eta arrazoizko prezioan alokatzen diren etxebizitza pribatuei alokatzen laguntzeko programetan sarbidea izateko

Argitalpen-data: 

Etxebizitza Sailak baldintzak hobetu ditu gazteei eta arrazoizko prezioan alokatzen diren etxebizitza pribatuei alokatzen laguntzeko programetan sarbidea izateko

  •  Eusko Jaurlaritzak Gaztelagun eta ASAP programen baldintzak malgutu ditu, etxebizitza gehiagok eta gazte gehiagok bi laguntzak jaso ahal izan ditzaten, bi programen xede diren etxebizitzen hileko gehieneko errentak handituz

 Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak agindu bat onartu du bi programa hauetan sarbidea izateko aukera ematen duten kasuak zabaltzeko: Gaztelagun programa, parke pribatuko etxebizitzak alokatzen laguntzen diena 36 urtetik beherako gazteei, haien emantzipazioa errazteko, eta, ASAP programa, erraztasunak ematen dizkiena etxebizitzen jabeei alokairuak arrazoizko prezioan jartzeko, Jaurlaritzaren laguntzarekin, ez-ordaintzeak edo kalteak estaltzen dituzten aseguruen bidez. 

Agindua ostiralean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta asteburuan jarri da indarrean. Gehieneko errentak aldatzen ditu, alokairua sustatzeko 144/2019 Dekretuak —ASAP programa arautzen duenak— eta 2018ko abenduaren 18ko aginduak —Gaztelagun programa arautzen duenak— ezarritakoak bi programetara sarbidea eskatzeko. Aldaketa horrek aukera ematen du egungoak baino gehieneko errenta handiagoetara heltzeko, eta eragina izan dezake ezarritakoak baino alokairu handiagoak dituzten etxebizitzak izateagatik dirulaguntza-lerro horietara iritsi ezin ziren kasuetan –kasu horiek izan ziren laguntza ukatzeko arrazoi ohikoenetako bat, Gaztelagun programaren kasuan, 2020an–. 

Arau berrian adierazten denez, “egoera sozioekonomikoak zenbateko horiek eguneratzea gomendatzen du, uniformetasun-irizpideekin”. Bihartik aurrera, ASAPen baldintzapean alokairuan jarri nahi dituzten pisuen jabeek horretarako aukera izango dute, baldin eta hileko errenta 775 eurotik gorakoa ez bada EAEko hiru hiriburuetan, 750 eurotik gorakoa Bilboko eta Donostiako metropoli-barrutietan eta 10.000 biztanletik gorako udalerrietan, eta 675 eurotik gorakoa gainerako udalerrietan. 25 euroko igoera da tarte bakoitzean, orain arteko gehieneko errentak 750 eurokoak baitziren lehenengo kasuan, 650 eurokoak bigarrenean eta 600 eurokoak hirugarrenean. 

Gaztelagunen kasuan, igoera bera izango da: 36 urtetik beherakoentzako laguntza horien onuradun izan daitezke etxebizitzaren hileko alokairua 775 eurotik gorakoa ez dutenek Bilbon, Donostian eta Gasteizen, 750 eurotik gorakoa Bilboko eta Donostiako metropoli-barrutietan eta 10.000 biztanletik gorako udalerrietan, eta 675 eurotik gorakoa gainerako udalerrietan. Orain arte, gazte batek Gaztelagun programan sarbidea izateko etxebizitzaren gehieneko alokairuak 750, 650 eta 600 euro ziren, hurrenez hurren, aurreko hiru kasuetako bakoitzean. 

Aldaketa honek berekin ekarriko du hileko errentaren muga gainditzeagatik 2021ean laguntza ukatu zaien pertsonekin harremanetan jartzea, programarako sarbidea berriro eskatu ahal izateko.

Euskadi, auzolana