Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua
Etxebide, etxebizitzaren euskal zerbitzua

Sartu zure eskaeran

Hemen ikus dezakezu Etxebiden etxebizitza eskatzaile moduan daukazun espedientea.

B@kQ ziurtagiri bat edo baliozko ziurtagiri elektroniko bat (NANe, Izenpe ziurtagiria) eduki behar duzu indarrean.

Kontsultatu zure eskaera

  • Harremanetarako datuak
    Zure harremanetarako datuak aldatu badira, beharrezkoa da informazio hori zure espedientean eguneratzea.
  • Alokairua edo erosketa
    Etxebizitza eskaeran zehaztutako araubidea alda dezakezu.
    Garrantzitsua! Araubideen artean bakarra aukeratu dezakezu, alokairua edo erosketa. Araubide batetik bestera aldatzean, pilatutako antzinatasuna galduko duzu. Zehazki, alokairutik erosketara pasatzean antzinatasuna galtzearen ondorioz, etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboaren aitortza eskatzea ahalbidetuko lizukeen antzinatasuna galduko duzu (alokairuko eskatzaile bezala lau urteko antzinatasuna eskatzen da).
  • Eskatutako udalerriak
    Etxebizitza eskaeran zehaztutako udalerriak alda ditzakezu.
  • Bizikidetza unitatea
    Bizikidetza-unitateko datuak aldatu, lagunen bat gehitzeko edo besteren bati baja emateko edota unitate horretako kideren baten egoera zibila aldatu dela jakinarazteko.

Aldatu zure etxebizitza eskaera